Atzo, urriak 5, LIFE VERTALIM proiektuaren kick off batzarra izan zen Sestaon, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak duen egoitzan, hain zuzen.
Europako LIFE VERTALIM proiektua (Prevention and integral management of high polluted effluents from Food SMEs to urban sanitation system) arraina kontserba-industriak sortzen duen isuriaren inpaktua gutxitzen saiatuko da.
Proieku honen arlo aipagarrienetako bat da LIFE VERTALIMek lortu duela arazo honen inguruan dabiltzan egile guztiak mahai-inguru batean batzea; hau da: arrain-kontserba industria, ura kudeatzen duten erakundeak eta dagokien administrazioak batu egin dira arazoari osoko irtenbidea emateko. Beraz, eragile guztiok batera, uraren kudeaketa jasangarriagoari ekingo diogu.
Proiektuaren helburu nagusia da elikagai-industria txikien isuriek sortzen duten arazoari irtenbide bateratua topatzea. Horrez gain, elikagai-industria mota hau leku beraren inguruan kokatuta dagoenez, errazagoa da isuriak saneamendu-sarera denak batera botatzea.
LIFE VERTALIM proiektuan isuriak kudeatzeko tresna baliagarria garatuko da. Tresna hori elikagai-industriaren enpresa txikietara eta ura kudeatzen duten enpresetara hedatuko da, bai Estatu mailan bai Europa mailan.
Proiektuaren partzuergoa 7 kidek osatzen dute: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (koordinatzailea), AZTI (koordinatzaile teknikoa), CEIT-Ik4, eta Berriatuako 4 arrain kontserba-industria (Aguirreoa, Marmar, Heisa, Goenaga). Bestalde, Uraren Euskal Agentziak (URA)finantziatu du proiektua.
Leave A Comment
You must be logged in to post a comment.