LIFE Vertalim hitz gutxitan

  • Zer? Arrain-kontserben sektoreko enpresen kolektorerako isurketek eragiten dituzten arazoak murriztea da helburua.
  • Nola? Haien hondakin-urak hiri-saneamenduko sisteman modu kontrolatuan bilduz.
  • Zer dela eta? Arazoari konponbide integrala emateko aukera dakar horrek, baliabide mugatu baten, uraren, kudeaketa jasangarriaren bidez.
  • Non? Lea-Artibai eskualdean (Bizkaia) egingo da proiektua egiaztatzeko proba; emaitzak, berriz, Europako arrain-kontserbagintza osora hedatuko dira.
  • Noiz? Hiru urteko proiektua da: 2016ko uztailetik 2019ko abendura bitartekoa.
  • Zenbat? 1.958.998 euroko aurrekontua du proiektuak guztira. Europako LIFE + proiektuak finantzatzen du (aurrekontu osoaren % 56) eta Uraren Euskal Agentziak (URA) diruz laguntzen.
img-lateral-3

Europako LIFE VERTALIM ekimenaren helburua da arrain-kontserben sektoreko enpresen kolektorerako isurketek eragiten dituzten arazoak murriztea, haien hondakin-urak hiri-saneamenduko sisteman modu kontrolatuan bilduz.

Proiektuaren funtsezko alderdietako bat dugu, arazoarekin lotura duten eragile guztiak biltzea lortu duela (kontserba-enpresak, ura kudeatzen duten erakundeak eta administrazioak). Arazoari konponbide integrala emateko aukera dakar horrek, baliabide mugatu baten, uraren, kudeaketa jasangarriaren bidez.

  • Hau du helburu proposamen berritzaile horrek: teknika, legea eta ingurumena aintzat hartzen dituen konponbide bateratu bat bilatzea eta probatzea jatorrian bertan murrizteko kontserba-enpresa txikietako isurketak eta hiri-saneamenduko sarera kontrolpean biltzeko.
  • Enpresen ekoizpen garbi eta ekoeraginkorraren bidez eta kostu txikiko jardueren bidez, jatorrian bertan ezabatuko da kontserba-enpresek ingurumenera isurtzen duten hondakinen % 30, % 10 gutxituko da arrain-proteinaren galera, eta % 1 igoko da enpresen produktibitatea.
  • Telekudeaketako sistema bat ezarriko da saneamendu-sarean, hiri- eta industria-isurketen kudeaketa adimenduna egiteko urrutitik, kolektore-sarearen eta araztegiaren modelizazioa eginez.
  • Lea-Artibai eskualdean egingo da proiektua egiaztatzeko proba; emaitzak, berriz, Europako arrain-kontserbagintza osora hedatuko dira.