Europako LIFE VERTALIM proiektuaren esparruan, EAEko arrainen kontserba-fabriken talde batek, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, URA Uraren Euskal Agentziak eta AZTIk elkarrekin egingo dute lan, elikagaien sektoreko enpresa txiki eta ertainetako isurketek eragiten dituzten arazoak konpontzeko eta hiri-saneamenduko sistemara kontrolpean biltzeko. Uraren Euskal Agentziak (URA) diruz laguntzen du proiektua, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak zuzentzen du; AZTI, berriz, koordinazio teknikoaz arduratzen da. Ceit-IK4 eta Aguirreoa, Guenaga, Heisa eta Marmar kontserba-enpresak ditu partaide proiektuak.