AZTI-Tecnaliako teknikariak martxoaren 9an LIFE WOGAnMBR proiektuaren arduradunekin elkartu ziren AZTI-ko egoitzan (Derio). LIFE WOGAnMBR proiektuak materia organiko konplexudun ur industrialen arazoa jorratzen du, eta AnMBR bioerreaktore berritzaile baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa erakustera bideratuta dago, lohi ekoizpen minimoarekin eta energiaren ikuspegitik modu autoaskian.