Life Vertalim

Life Vertalim proiektua FIRST LEGO LEAGUErekin

Pasa den urriaren 28an, DBH-ko 16 ikaslek AZTI Derio-ko egoitza bisitatu zuten. Bisita hau Life Vertalim proiektua ezagutzeko eta bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza bultzatzeko asmoz egin zen. Proiektu honek arrain-kontserba sektoreko enpresa txiki eta ertainetako isurketek eragiten dituzten arazoak konpontzea eta ur-hondakin horiek hiri-saneamenduko sistemara kontrolpean isurtzea ditu helburutzat. Beraz, Vertalim proiektuak bat egiten du FLLren aurtengo erronkarekin.  Hydro DynamicsSM izenburupean, parte hartzen ari diren gazteek konponbide berritzaileak bilatu behar dituzte gizakiaren uraren ziklorako. Nazioarteko txapelketa honek erronka hau proposatzen die 9 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei: ideiak aztertzea ezinbesteko baliabide hori bilatu, garraiatu, erabili edo botatzeko moduak hobetzeko.

AZTIko teknikariek ur-kontsumoa murrizten eta ur-kudeaketa errazten dituzten teknologiak erakutsi zizkieten ere.

Informazio gehiago: http://www.innobasque.eus/microsite/escuela_innovacion/proyectos/fll-euskadi/