Urtarrilaren 18tik 20ra European Federation of National Associations of Water Services (EurEau)-ak urtero ospatzen duen kongresua Bilbon izango da.
Ekintza honek Espainiako Uraren Hornikuntza eta Saneamenduaren Elkartearen (AEAS) babesa izango du eta Bilboko Bizkaiako Ur Partzuergoak antolatuko du bere 50. urteurrenean.Kongresuko lehenengo egunean, lan talde bakoitzak ingurugiro babesaren inguruan, micro-kutsatzaileei buruz edo urak ekonomia zirkularrean duen balioari buruz eztabaidatuko du. Beste gai batzuk ere bertan izango dira, hala nola, klima aldaketaren inpaktua, berrikuntza edo Europa mailan uraren inguruan garatzen ari diren politikak (Uraren Marko Zuzentaraua eta edateko uraren araudia).
Kongresu honen esparruan, LIFE VERTALIM proiektua aurkeztuko da isurketa industrialen tratamendu politiken lan talde barruan (Trade Effluent Policy). LIFE VERTALIM proiektuaren helburua Lea-Artibai eskualdeko arrain-kontserba enpresen ur-hondakinek araztegietan eragiten dituzten arazoak murriztea da. Beraz, proiektu honen emaitzak eragina izango dute Uraren Marko barruan dauden zuzentaraua nagusietan (isurketa industrialen zuzentaraua eta ur-hondakinen tratamendu araudia) eta azkenik, itsaso estrategiari dagokionez, eragin hau hondakin isurketa arautzen duen zuzentarauan emango da.