AZTI-Tecnalia eta CEIT, pasa den urriaren 19an, IK4- Research Alliance-k Bizkaiako Parke Teknologikoan antolatutako “Elikagaigintzako hondakin-uren tratamendua: aukera berriak” jardunaldian izan ziren.
Jardunaldi hau, enpresei, unibertsitateei eta ikerketa-zentroei zuzenduta zegoen eta alor horretako azken errealitateak, joerak eta etorkizuneko erronkak alderdi teknikotik erakustea izan zuen helburua. Hitzaldiak bi bloketan banatu ziren, gaia bi ardatzetatik lantzeko: lehendabizi, elikagaigintzako uren kudeaketako eta tratamenduko gaur egungo egoera teknologikoa berrikusi zen, eta, ondoren, industria horretako uren kudeaketako ekonomia zirkularreko estrategiak aztertu ziren. Ekitaldi honetan, IK4aren bazkideez gain, elikagaien (RiberEbro) eta ur-kudeaketaren (SUEZ) sektoreko enpresak eta Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea (ACLIMA) izan ziren ere. |