Zentzumenezko Analisiaren Profesionalen Espainiako Elkartearen III. Biltzarra hartuko du Basque Culinary Centerrek
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
- Ekimena ekainaren 26tik 28ra bitartean egingo da, Basque Culinary Centerren, kontsumitzaileak elikadurari lotutako osasun, kalitate eta jasangarritasunari buruz kontzientziatzea helburu
- Nazioarteko itzal handiko hizlariek parte hartuko dute, eta egitarau oparoa izango da, hitzaldi, lantegi eta prestakuntza-ikastaroz osatua, non zentzumenezko analisiarekin eta elikadurarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituzten.
- Basque Culinary Centerrek eta AZTIk antolatu dute biltzarra, Zentzumenezko Analisiaren Profesionalen Espainiako Elkartearekin lankidetzan.
Donostia, 2019ko ekainaren 26a. Gero eta handiagoa da kontsumitzaileak kontzientziatzeko beharra elikadurarekin lotutako osasun, kalitate eta jasangarritasunari buruz. Eskari horri erantzuteak honako hau dakar, besteak beste: dieta pertsonalizatzea, jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko eskaera globalak betetzen dituzten elikagai berriak bilatzea eta produktuen kalitatea eta elikadura-gaiei buruzko informazioa handitzea. Azken batean: ongizatea handitzea.
Testuinguru horretan, Basque Culinary Centerrek eta AZTIk Zentzumenezko Analisiaren Profesionalen Espainiako Elkartearen III. Biltzarra antolatu dute. Ekitaldia ekainaren 26tik 28ra bitartean egingo da, eta nazioarteko itzal handiko hizlariek parte hartuko dute. Halaber, egitarau oparoa izango du, gai hori landuko duten hitzaldi, lantegi eta prestakuntza-ikastaroz osatua.
Zentzumenezko analisia funtsezko bitarteko bat da etorkizuneko elikagaien diseinuan; horrelako elikagaiak pertsona bakoitzaren nutrizio-, zentzumen- eta emozio-behar zehatzetara egokituta egongo dira eta, gainera, gure gizartearen garapen jasangarriarekin konprometituta.
Biltzarrean parte hartuko duten hizlarien eta gaien artean honako hauek nabarmendu behar dira: Lisa Methven Readingeko Unibertsitateko elikadura eta zentzumenezko zientzia saileko katedradunak «Adinaren eragina zentzumenezko pertzepzioan eta elikadura-portaeran» hitzaldia emango du; Isolda Vila zentzumen-nutrizionistak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko irakasle Iñaki Etaiok konferentzia bat emango dute elikagaien industrian eta kalitate-bereizgarria duten produktuetan kalitatea ziurtatzeko dauden bitartekoei buruz; Michael Bom Frøst Kopenhageko Unibertsitateko elikagaien zentzumenezko berrikuntzako irakasle elkartuak laborategitik kanpoko zentzumen-zientziari buruz hitz egingo du, eta Tormod Næs Osloko Unibertsitateko Estatistikako doktoreak kontsumo- eta zentzumen-datuen arteko diferentzia indibidualak aztertuko ditu.
Basque Culinary Centerreko ordezkarien artean Laura Vázquezek (BCC Innovationeko ikerketa-koordinatzailea), María Morak (I+Gko saileko ikertzailea) eta Paula Toránek (Gastronomia Zientzietako Masterreko ikaslea) parte hartuko dute biltzarrean, eta gai hauek jorratuko dituzte: ukimen-estimuluak eta oinarrizko gustuak; erantzun emozionalak ardoen zentzumenezko ezaugarriak identifikatzeko estrategia gisa, eta konbutxa-scobyaren balorizazio gastronomikoa.
AZTIk ere izango du parte-hartze aktiboa biltzarrean. Begoña Alfarok, zentzumenezko analisiko eta kontsumitzaileen azterlanetako adituak, kontsumitzaileek jasangarritasunaz zer pertzepzio eta portaera duten izango du hizpide. Noelia Da Quinta ikertzailea, berriz, neuromarketineko azken teknologiak aplikatzeaz arituko da, haurrek elikagaiak onartzeko orduan zer erantzun emozional ematen duten jakiteko, hain zuzen ere.
Bestelako jarduera batzuk ere egongo dira ekimenaren barruan; adibidez, Zentzumenezko Analisiaren Profesionalen Espainiako Elkarteak saria emango dio urteko lanik onena egin duen ikasleari, eta, biltzarra amaitzeko, garagardoaren zentzumenezko analisiari buruzko lantegi bat egingo da.
Hizlariei eta egitarauari buruz informazio gehiago hemen