Euskadiko hogeita hamar empresa inguruk elikagaien bizitza baliagarria luzatzeko I+G sistema berriak aztertu dituzte
Azken berriak
Ikertzaile talde batek karbonoaren ziklorako eta klima globalerako funtsezkoa den konposatu bat deskonposatzen duten itsas bakterioak aurkitu ditu
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna: inspiratzen gaituzten emakume zientziali batzuk
Tresna berritzaile batek itsas sektoreen garapen jasangarria eta itsas biodibertsitatearen kontserbazioa sustatzen ditu
- BASQUE FOOD CLUSTERek, AZTIk eta TECNALIAk ViUtiFood proiektua jarri dute abian, elikagaien bizitza baliagarria luzatzeko, xahutzea murrizteko eta euskal elikadura-kateko enpresentzat merkataritza-aukera berriak zabaltzeko helburuarekin
Elikagaien sektorea balio-kate osoan zehar sortutako hondakinen bolumena murrizteko egiten ari den borrokan, soluzio nagusietako bat teknologia berrien eta ekoizpen- eta kontserbazio-estrategien bidez elikagaien bizitza baliagarria luzatzea da, haien nutrizio- eta organoleptika-ezaugarriei ahalik eta denbora gehien eusteko, elikagaien segurtasunari eragin gabe. Helburu horri hobekien erantzuten dioten I+G+Bko soluzioak identifikatzeko xedez, BASQUE FOOD CLUSTERek eta AZTI eta TECNALIA ikerketa-zentroek ViUtiFood proiektua jarri dute abian. Ekimen horrek dagoeneko jaso du euskal elikadura-kateko ia 30 enpresaren interesa eta laguntza.
ViUtiFoodek soluzioak identifikatu eta horien ezarpena bultzatu nahi du, euskal enpresek beren elikagaien bizitza erabilgarria luzatu ahal izan dezaten, elikagaien segurtasuna, kontsumitzaileen kalitate-estandarrak eta banaketaren eskakizunak bermatuz. Era berean, energia-kontsumoaren eraginkortasuna lortu nahi du, baliabideak modu adimentsuagoan erabiltzen lagunduz, enpresentzat merkataritza-aukera berriak irekitzea ahaztu gabe.
Proiektua abiarazteko jardunaldia fase bakoitzean elikadurako produktuen bizitza baliagarrian eragina duten puntu nagusietan jarri da arreta, lehengaiak aukeratzetik merkaturatzera, prozesu guztietatik igaroz: formulazioa, elaborazioa, eraldaketa, ontziratzea, biltegiratzea, logistika eta abar.
Identifikatutako erronken artean biltegiratze-, banatze- eta garraio-baldintzen kontrolaren optimizazioa, ontziratze jasangarriko material berrien hobekuntza, prozesatze-teknologia berrien txertaketa eta baliabide naturalen aprobetxamendua nabarmentzen dira.
ViUtiFood Euskadi 2030 ZTBPren barruan Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zeharkako Ekimen Traktoreen Ekonomia Zirkularraren ildoaren bidez finantzatutako proiektua da.