• Ulyssesek URA saria jaso du itsasoa babesteko egiten duen ahaleginagatik

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Lurra Bizkaia Sarien hirugarren edizioaren gala ospatu zuen atzo Deustuko Unibertsitatean. Sari horiek jasangarritasunaren arloan duten eragin positiboagatik nabarmentzen diren pertsonak, erakundeak eta enpresak aintzatesten dituzte.

premiados lurra sariak

Bilboko Udalak Agenda 21 kategoriako saria eskuratu zuen, kontratazio-pleguetan ingurumen-klausulen % 85 saritzeagatik. Sari hau udal-planekin bat datozen proiektu akademiko edota dibulgatiboei ematen zaie. Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak jaso zuen saria.

Zientzia kategoriak uraren arloko ikerketa-proiektuak saritzen ditu. Saria Fundació Comunitària Raimat Lleida fundazioarentzat eta Acciona enpresarentzat izan zen, naturara milioi bat litro ur itzultzeko proiektu bateratuagatik. Kasu honetan, Elena de Carandini Fundazioko presidenteak eta Paula Pérez Accionako Berrikuntza kudeatzaileak jaso zuten saria.

Ura saria Eusko Jaurlaritzak, Data For Sciencie Fundazioak eta AZTIk jaso dute aurtengo edizioan, ozeanoen plastikoen ondoriozko kutsadurari aurre egiteko Ulyses proiektuagatik. Ekitaldian izan ziren eta saria jaso zuten Aitor Aldasoro, Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea, Jorge Ballester, Data For Science erakundearen zuzendaria eta Rogelio Pozo, AZTIko CEO.

Biodegradagarriak kategoriako saria Birziplastik enpresarentzat izan da, degradazio oso moteleko materialak berrerabiltzeko balio handiko ekimenei esker. Birziplastik enpresak birziklatutako lehengai berri bihurtzen diren hondakin plastikoen kudeaketa integralerako proiektua da. Saria Mikel Llona Birzkiplastikeko CEOari eman zitzaion.

Klima-aldaketaren kategorian, ingurumen-arloko erabaki eraginkorrei ematen zaien saria, Viuda de Sainz enpresak jaso du, Harri Green ekimenari esker, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak tratatzeko eta baloratzeko planta aurreratu berri bat baitu. José Manuel Baraibar, I+G+Bko zuzendaria, ekitaldian izan zen saria jasotzeko.

Azkenik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bihotzez saria eman zion Iñigo Urkullu lehendakariari. Sari honek 2030 Agendarekin, ingurumenarekin edo garapen iraunkorrarekin onuragarriak diren ekimen instituzionalak goraipatzen ditu.

Azken berriak