Uhinak Kongresura laburpenak aurkezteko azken egunak
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko eduki zientifikoa biltzen du Ficobak eta AZTIk antolatzen duten Uhinak Kongresuak, komunikazioen aurkezpenaren eta poster saioen bidez.
Apirilak 21 bukatzen da honako gaiei lotutako ikerketen komunikazioak bidaltzeko epea:
- Muturreko gertaerak
- Klima-aldaketa kostaldean arintzea
- Itsasertza kudeatzea eta mantentzea
- Egokitzeko neurriak
- Ekonomia urdinaren deskarbonizazioa
- Gobernantza eta kudeaketa tresnak
Onartutako laburpenek aldizkari haueta argitaratzeko aukera izango dute:
- Itsas Ikerketa Aldizkarian (RIM) RIM aldizkaria AZTI Teknaliako Itsas Ikerketa Unitateak argitaratzen du.
- Agrosozial eta Arrantza Ikerketen Espainiar Aldizkaria (REEAP). Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeritzak argitaratzen du.
Laburpenak bidaltzeko arauak eta prozeduraren inguruko informazioa esteka honi jarraituta dago ikusgai.