Uhinak 2020: azaroaren 4an eta 5ean, Ficoban, aditu eta kudeatzaileek gure itsasertzean klima aldaketari aurre egiteko neurriak eztabaidatuko dituzte
Azken berriak
AZTIk lehen aldiz markatu du marrazo muturluze bat Bizkaiko golkoan, hura kontserbatzen lagunduko duen proiektu baten esparruan
AZTIk Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria jaso du Ramón Rubial XVII. Sarietan
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
- 150 lagunek baino gehiagok baieztatu dute Kongresuan parte hartuko dutela.
- Adituen hamaika mintegi eta 40 txosten baino gehiago izango dira Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Kongresuaren barruan.
- Formatu hibridoa izango du Uhinak: aurrez aurrekoa eta Internet bidezkoa.
(2020ko urriaren 28a) Aurten, Ficobako auditoriuma telebistako plato bihurtuko da, eta, handik, streaming bidez, Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Kongresuaren laugarren edizioa emango da. Izan ere, COVID-19aren ondoriozko egoera dela-eta, formatua berriro planteatu behar izan da, kongresuaren beraren martxa optimizatzeko eta parte hartzaileek ahalik eta baldintza onenetan esku hartzea bermatzeko. Emaitza: formatu hibridoko kongresu bat, aurrez aurrekoa hizlarientzat eta birtuala Kongresuan parte hartzen dutenentzat. Alde horretatik, 150 lagunek baino gehiagok baieztatu dute esku hartuko dutela.
Klima aldaketak ere badu loturarik koronabirusak eragindako krisialdi sanitario eta ekonomikoarekin, azken urteetan egindako aurrerapenak arriskuan baitaude. “Hutsegite larria”, adierazi du Uhinakeko koordinatzaile zientifiko Guillem Chust-ek; “batez ere, kontuan izanik pandemia berriei aurre egin diezaiekeen gizarte bat eraikitzeko bermerik onena garapen jasangarria bermatzeko ingurumen politikak direla. Ezinbestekoa da COVID-19aren ondoko susperraldia eta klimarekin lotutako helburuak uztartzea”.
Hori dela-eta, aurten, inoiz baino garrantzitsuagoa da sektore publikoko ordezkariek, politika mundukoek, enpresa mundukoek, teknikariek, zentro teknologikoetako adituek eta ikerketa zentroetakoek Uhinaken bat egin dezaten eta, kongresuaren leloak dioenez, klima larrialdiari aurre egiteko mugitu beharraren garrantzia nabarmentzeko argudioak eman ditzaten.
Esan bezala, Ficoban izango da eztabaida, diziplina anitzekoa, azaroaren 4an eta 5ean, eta helburu nagusia izango da jakitea zer behar dituzten klima aldaketaren kontrako neurriak hartu behar dituzten kudeatzaileek eta ikustea zer ekarpen egin ditzaketen komunitate zientifiko eta teknologikoak klima aldaketari aurre egiteko; betiere, parte hartzaileek beren esperientzien berri ematea, jardunbide egokiak ezagutzea, itsasertza mugaz gaindiko elkarlanaren bidez kudeatzea eta mantentzea, sinergiak sortzea eta klima aldaketari aurre egiteko pixkanaka hartu beharreko neurriei esker negozio aukera berriak sortzea bultzatzen duen testuinguru batean.
Índice de contenidos
Errealitatea, bilakabidean
Kongresuaren lehenengo ediziotik hona, nabarmen aldatu da Uhinak-eko parte hartzaileek hausnartuko eta eztabaidatuko duten testuingurua.
Adolfo Uriartek, Ficobarekin batera Uhinak kongresua antolatzen duen AZTI erakundearen Balio zuzendariak, honako hau adierazi du: “2017tik, hau da, biltzarraren ibilbidea hasi zenetik, aldaketa batzuk gertatu dira krisi klimatikoaren pertzepzioan. Aldaketa horiek nabarmentzea merezi dute, baina, agian, gobernu ugarik -besteak beste, EBko, Espainiako eta Euskadiko gobernuek planetako hainbat tokitan egindako larrialdi klimatikoaren deklarazioak izan du
eragin handiena. Larrialdia kontzientzia politikoak aktibatzen saiatzen ari da, dagoen ingurumen-krisian ekiten hasteko.
COP25ek 2019ko abenduan egindako azken bilera, ez da -batzuek esaten duten bezala- erabateko porrota izan eta gutxiago ere, konpromisoak ere hartu ziren goi-bilera horretan. Horietako bat, seguru asko Uhinekook hartu dugun konpromisoaren barruan gehien eragiten diguna, zientziaren zereginari eman zaion aintzatespen orokorra da. Argi eta garbi aitortu da IPCCk (Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Adituen Taldea) duen zeregina, eta adostu da politikak etengabe eguneratu behar direla zientziaren aurrerapenetan oinarrituta.
Horretan ari gara, herri mailan lan egiten dugu baina gero eta ikuspegi globalagoarekin. Gure lehen edizioan eman genuen mezuarekin jo eta ke jarraitu behar dugu: ezer ez egiteak dakarren kostua askoz ere handiagoa izango da aldaketei aurre egiteko eta aldaketetara egokitzeko kostua baino”.
Blokeak eta txostenak
Uhinaken edizio honetan, aditu gonbidatuen hamaika mintegi eta 40 txosten baino gehiago izango dira, lau bloketan banatuta: klima larrialdiaren erronkak gure itsasertzean 2050erako, kostaldeko muturreko fenomenoetara egokitzeko neurriak, klima aldaketa arintzeko neurriak eta karbono urdin delakoa, eta gobernantza globala kudeaketa tresna gisa.
1. blokean: Larrialdi klimatikoa: Gure itsasbazterra 2050ean. Bloke honetangai hauek jorratuko dira: 1.5ºC-tik gorako berotze globalaren ondoriozko arriskuak, IPCCk (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldeak) ozeanoei eta kriosferari buruz egindako txosten berria, erresilientzia eta inpaktuak giza jardueretan, ekosistemetan eta horien zerbitzuetan, eta biodibertsitatea, artxibo paleoklimatikoak edo agertoki klimatikoak.
Muturreko gertaerei eta egokitzapen-neurriei buruzko 2. Blokeak gai hauek landuko ditu: muturreko olatuak, denboraleak, marea meteorologikoak, uholdeak, epidemiak, bero-boladak, arriskuaren kudeaketa, klima-aldaketak muturreko gertaerei egiten dien ekarpena ebaluatzeko erronkak, klima-behatokien sareak eta jarraipena egiteko tresna berritzaileak, hondartzetan, portuetan, azpiegitura kritikoetan eta hiriguneetan gertatzen diren ondorio eta kalteak, eta kalteberatasuna, itsasertzaren esposizioa, jarduketak eta egokitzapen-estrategiak.
3. blokean, “Karbono urdina eta klima-aldaketa arintzea” izenburupean, honako gai hauek landuko dira: Ozeanoetako eta kostaldeko ekosistemek harrapatutako karbonoaren papera (karbono urdina) karbono arintze globalean, ekonomia urdinaren deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra, ebaluazio ekonomikoak eta klima-aldaketaren arintzea kostaldean.
Azkenik, Gobernantzari eta kudeaketa-tresnei buruzko 4. blokean, adituek honako gai hauek eztabaidatuko dituzte: kostaldeko eremuen kudeaketa integratua eta itsasoko espazio plangintza, kudeaketa ekosistemikoa eta naturan oinarritutako irtenbideak, alerta goiztiarretarako eta erabakiak hartzeko tresnak, itsasertzeko klimaren aldeko ekintza planak eta programak, eta komunikazioa, pertzepzioa eta herritarren parte-hartzea.
Kongresuaren webgunean kontsulta daitekeen Uhinak programan parte hartuko duten hizlarien zerrenda luzearen artean, Ekologiako katedraduna, Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitateko Ozeanografia eta Aldaketa Globaleko Institutuko kidea, aipatzekoak dira. Ozeanografia
Biologikoko eta Klima Aldaketako irakasle eta ikertzailea, Javier Arístegi, izango da lehen jardunaldiaren hasierako hitzaldiaren arduraduna.
Aristegik, bere hitzaldian, CO2 kentzeko ozeanoan oinarritutako irtenbideak aztertuko ditu: zientziaren eta gobernantzaren erronka.
Maria J. Sanz doktoreak, Ikerbasque irakasleak eta Basque Center for Climate Change (BC3) delakoaren zuzendari zientifikoak (Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun-zentroa eta Maria de Maeztu Bikaintasun Unitatea) emango du Uhinak ekimenaren bigarren jardunaldiaren hasierako hitzaldia. Bertan, diziplina anitzeko ikerketa-talde baten buru da. Bere hitzaldia klima aldaketari eta karbono urdinari buruzkoa izango da.
Uhinak
Uhinak, Ficobak eta Azti zentro teknologikoak sustatutako Klima eta Itsasertzaren Aldaketaren Mugaz Gaindiko Kongresuak Batzorde Tekniko baten babesa du. Batzorde hori Eusko Jaurlaritzako (Ihobe), Gipuzkoako Foru Aldundiko, Communauté d ‘agglomération Pays Basque, Adegi, CSIC/ESADE/CEAB, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, BC3, EUCC Atlantiko, Cristina-Enea, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeako ordezkariek osatzen dut.
Eta halaber, Uhinak hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Ihobe sozietate publikoaren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumen Saila); Communauté d ‘agglomération Pays Basque; eta Nouvelle Aquitaine eskualdea.
Informazio gehiago: www.uhinak.com