Teknologiak eta berrikuntzak elikadura osasungarrian duten eragina eztabaidagai, BRTA aliantzaren barruan
Azken berriak
Ikertzaile talde batek karbonoaren ziklorako eta klima globalerako funtsezkoa den konposatu bat deskonposatzen duten itsas bakterioak aurkitu ditu
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna: inspiratzen gaituzten emakume zientziali batzuk
Tresna berritzaile batek itsas sektoreen garapen jasangarria eta itsas biodibertsitatearen kontserbazioa sustatzen ditu
- Elikadura osasungarriaren arloko 30 bat adituk Euskal Herrian egiten den lana erakutsiko dute.
- Elikadura osasungarria ikerketa-arlo garrantzitsua da BRTA aliantzaren zentroetan.
Derion, 2024ko uztailaren 16an. Gaur, asteartea, elikadura osasungarriari buruzko topaketa egin da AZTIn, Derion, BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzak antolatua. Gaian adituak diren 30 bat lagunek parte hartu dute.
Kalitate handiko elikagai seguruak eta osasungarriak ekoiztea da elikaduraren balio-katearen erronka nagusia. “Elikadura osasungarriak pertsonen osasuna zaintzea ahalbidetu behar du: elikadura elikagarria eta osasungarria eskaini behar du, obesitatea eta beste gaixotasun kroniko batzuk murriztera bideratua, segurua izango dena eta elikakateko organismoetan (animalietan zein gizakietan) kontrako erreakziorik eragingo ez duena eta elikagaien hornidura bermatua izango duena, nekazaritzako elikagaien industriaren pisua indartuz”, adierazi du Rikardo Buenok, BRTA aliantzaren zuzendari nagusiak.
Elikadura osasungarriaren arloa aztertzea eta euskal zentro teknologikoek eta enpresa-sareak aurre egin beharreko testuingurua, joerak eta erronkak ezagutzea izan ditu helburu BRTA aliantzak antolatutako topaketak.
Jardunaldiari hasiera emateko, sarrera labur bat egin dute Rikardo Bueno BRTA aliantzako zuzendari nagusiak eta Iñigo Martínez de Marañon AZTIko elikadurako zuzendari teknologikoak.
Bestalde, aliantzako zentroetako adituek honako esparru hauetan egiten duten ikerketa- eta teknologia-azterlana ezagutzera eman dute: osagai eta elikagai seguruak, propietate nutrizionalak eta osasungarriak dituzten osagaiak eta elikagaiak eta zahartze aktiborako nutrizio pertsonalizatua.
Jon Kepa Gerrikagoitia BRTAko Zientzia eta Teknologia arduradunak moderatutako mahai-inguru batekin amaitu da jardunaldia. Mahai-inguruan, elikadura osasungarriaren ikuspegia eta zenbait arlotan nola txertatu azaldu dira, hala nola industria adimendunean, trantsizio energetikoan, ekoberrikuntzan eta teknologia digitaletan.
Ekitaldiaren amaieran, hau nabarmendu du Rikardo Buenok: “Gaurko eguna elikadura osasungarriko aditu eta ikertzaileen arteko topagunea izan da, eta gure lana partekatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko balio izan du”. “Bere lana kontuan hartuta, euskal ikertzaileek punta-puntako emaitzak lortzen dituzte fabrikazioaren esparruan, Europan eta munduan. Emaitza horiek guztiak, azkenean, gure industriaren esku geratzen dira, eta beraren lehiakortasuna indartzen dute. Horrelako topaketen bidez koordinazio eta lankidetza handiagoa sustatzea da gure asmoa, aurrerantzean gure emaitzak, dagoeneko onak, are hobeak izan daitezen”, azpimarratu du Rikardo Buenok.
Índice de contenidos
Reto 1: Ingredientes y alimentos seguros
Subreto: Sistemas de detección rápidos de peligros y riesgos

Subreto: Procesos de transformación más seguros

Reto 2. Ingredientes y alimentos con propiedades nutricionales y saludables: Nuevas fuentes
Subreto: Producción agro-ganadera y acuícola dirigida a mejora composición nutricional o de compuestos saludables

Subreto: Nuevos ingredientes para el desarrollo de productos que garanticen una Alimentación Saludable


Subreto: Alimentos saludables dirigidos a población general y específica

Reto 3. Nutrición personalizada para un envejecimiento activo
Subreto: Hábitos y necesidades para una alimentación saludable personalizada

Subreto: Nutrición de precisión basada en ómicas y analítica de datos

BRTA
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) 2019an sortu zen, eta haren kide diren zentroen helburua da ikerketan eta teknologian oinarritutako ezagutza euskal industriara eta enpresetara transferitzea, era horretan lurraldeko ekonomia indartzeko. Ikerketa kooperatiboko 4 zentrok eta 13 zentro teknologikok osatzen dute aliantza: CIC bioGUNE, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech.