Uhinak 2024: 160 kongresukide eta 50 hitzaldi klima aldaketa eta itsasertzean dituen ondorioei buruzko eztabaida sakon baterako
Azken berriak
Irtenbide zirkular berriak itsas plastikoak murrizteko Europako arrantzan
Patudoak Bizkaiko golkoarekiko duen fideltasunaren lehen ebidentzia zientifikoa
Errealitate gordina negar egiteko bada ere, libre ere bihur zaitzake. Klima-aldaketari buruzko datu batzuk.
- Bi egunez, 160 kongresukidek 8 gonbidatutako hitzaldi eta 35 ahozko komunikazio eta 17 poster jarraitu dituzte Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruz Ficoban ospatutako Mugaz Gaindiko Kongresuari edukia emanez.
Irun, 2024ko urriak 25. Ficoban urriaren 23an eta 24an ospatu den Uhinak-en seigarren edizioak itsasoa, kostaldea eta klima aldaketaren inguruko adituak elkartu ditu zientzialariekin, kudeatzaileekin eta erabiltzaileekin, eztabaida emankorra eta informazio trukea sortuz testuinguru mugaz gaindiko batean. 50 hitzalditik gorako saioetan, klima aldaketaren itsasertzean duen eragina eta etorkizuneko egoerei aurre egiteko, hauek arintzeko eta egokitzeko irtenbideak jorratu dira bereziki.
Eztabaidatu den alderdi garrantzitsuenetako bat ozeanoetako eta gure itsasertzeko klima-mugak izan dira. Peter Ditlevsen irakasleak, Kopenhageko Unibertsitateko Niels Bohr Institutuaren katedradunak, Ozeano Atlantikoko Zirkulazio Meridional Iraulkaria aztertu du sistema klimatikoan inflexio-elementu garrantzitsu gisa; etorkizuneko erorketak eragin larriak izango lituzke Ipar Atlantikoko eskualdeko kliman, ziurgabetasun handiekin. Azken ikerketek zirkulazio horren ahultze bat erakusten dute, eta aurreikuspenek diote erorketa mende erdialderako gertatu daitekeela berotegi-efektuko gasen isuriek egungo norabidean jarraitzen badute.
Kongresuan jorratu diren beste gaietako bat gertakari muturrekoak izan dira, hala nola bero-boladak edo euskal kostaldeko olatu handiak, partaideen artean eztabaidagai izan direnak sortzen duten eragin handia dela eta.
Adituek azpimarratu dute fenomeno muturreko hauei aurre egiteko, itsas mailaren igoera eta berotze globalak larriagotzen dituenak, itsasertzeko arriskuak kudeatzeko tresnak behar direla, hala nola Region4Climate proiektu europarrean proposatutakoak. Proiektu horren helburua, klima aldaketara egokitzea da, Europako 12 eskualdetan ekintzak gauzatuz klima aldaketarekiko erresilientzia hobetzeko, tartean Bidasoako estuarioa eta Txingudiko padurak nabarmentzen direlarik.
Índice de contenidos
Kongresuko hitzaldi nagusien laburpena
Peter Ditlevsen, Kopenhageko Unibertsitateko Niels Bohr Institutuko katedraduna: Ozeano Atlantikoko Zirkulazio Meridional Iraulkaria (AMOC) sistema klimatikoan inflexio-elementu garrantzitsua da eta etorkizunean eroriko balitz eragin larriak izango lituzke Ipar Atlantikoko eskualdeko kliman, ziurgabetasun handiekin.
Marta Coll, Institut de Ciències del Mar-eko zuzendariordea: Itsas ingurunea natura oinarri hartuta kudeatzeak baliabide itsastarren egokitzapen jasangarria ahalbidetuko luke klima aldaketarik gabe. Jon Sáenz, Euskal Herriko Unibertsitatea: Bizkaiko golkoa berotzen ari da eta bero-bolada itsastarrak gero eta maizago gertatzen dira.
Matthias Delpey, Rivages Pro Tech, SUEZ Eau France, eta Roland Garnier, AZTI: Region4Climate proiektu europarraren helburua klima aldaketara egokitzea da, Europako 12 eskualdetan ekintzak eginez klima aldaketarekiko erresilientzia hobetzeko, tartean Bidasoako estuarioa eta Txingudiko padurak nabarmentzen direlarik.
Soledad Vivas, Andaluziako Juntako Ingurumen eta Uren Agentziako Itsas Ingurune Teknikoen koordinatzailea: Itsas belardiak karbono urdinaren sinki dira; habitat degradatuen berreskuratzeak klima aldaketa arintzeko aukera ematen du.
Ainhize Butrón, IHOBE: Euskal Herriko klima aldaketari buruzko lege berriak arintzea eta egokitzea maila berean jartzen ditu.
Aurelie Bocquet, GIS Littoral Basque: Duela gutxi Ostreopsis espezie bi atzeman dira, ur epelagoetako mikroskopio alga bat, toxinak sortzen dituena eta giza osasunean eragina duena.
María Calvo, AZTI: Egindako inkestaren arabera, klima aldaketak emakumeak gehiago kezkatzen ditu eta haien ohiturak gizonezkoenak baino jasangarriagoak dira.
María Josep Picó, kazetaritzako irakaslea, Valentziako Unibertsitatea: Klima aldaketaren komunikazioan, alarmismoa eta katastrofismoa baztertu behar dira, eta mezuek irtenbideak eskaini eta gizartea partaide izan behar dute.
Uhinak 2024: Laburpen zabalak
Uhinak 2024: Laburpen Zabalak
Bete formularioa eta zure helbide elektronikoan jasoko duzu deskarga egiteko esteka.Uhinak kongresuari buruz
Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzeko Mugaz Gaindiko Kongresua da, Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatua, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Ihobe enpresa publikoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailaren, Pays Basque Hirigune Elkargoaren eta Nouvelle Aquitaine eskualdearen babesarekin.
Era berean, Uhinak kongresuaren edizio honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Alorraren laguntza izan du, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, IDEIAK 2024 programaren, mugaz gaindiko aurrekontu parte-hartzaileen bidez.