Testuingurua

ICCATek ezarritako hegalaburra berreskuratzeko planaren ondoren, hegalaburraren biomasa asko hazi da, eta Atlantiko ekialdeko eta Mediterraneoko stockerako gaur egungo TACa historiako handiena da. Hala ere, hegalaburraren biomasaren hazkunde adierazgarria ekosisteman aldaketa nabarmenak eragiten ari da, Atlantiko ipar-ekialdean eta Mediterraneoan hainbat arrantza-leku kaltetuta baitaude. Bizkaiko Golkoan, biomasaren hazkunde horrekin batera, aldaketa gehigarri batzuk egin dira denbora-espazioaren banaketa-patroian eta atunen batez besteko tamainan, eta horrek eragina izan du Bizkaiko Golkoko zenbait arrantzalekutan. Alde batetik, neguan atun gorriaren ale handiak agertzen dira (noizbehinka arrantzatzen dira), eta, bestetik, udan ez dira hainbeste ale gazte aurkitzen. Denbora-espazioaren banaketan izandako aldaketa horiek eragina dute hegalaburraren egungo kudeaketaren oinarri diren ugaritasun-indizeen kalitatean. Hori dela eta, garrantzitsua da Bizkaiko Golkoko hegalaburraren kanpaina akustikoan lortutako indizearen gaineko ondorioak ulertzea, paradoxikoki ez baitu erakusten beste adierazle batzuetan ikusitako goranzko joera.

Aldaketek hegalaburraren denbora-espazioan izan dezaketen eragina kontuan hartuta, komenigarritzat jotzen da azterketa zientifikoak egitea, banaketa horri buruzko ezagutza hobetzeko, arrantza-baliabideak eta -flotak hobeto kudeatu ahal izateko.

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorra da hegalaburraren egungo espazio- eta denbora-banaketari buruzko ezagutza hobetzea, arreta berezia jarriz, alde batetik, neguan Bizkaiko Golkora joaten den tamaina handiko hegalaburrari (neguko eta udaberriko zenbait arrantzalekutan eragina izan dezake), eta, bestetik, udan Bizkaiko golkora joan ohi den eta gure arrantza-leku tradizionalak elikatu dituen atun gorri gazteari.

Helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • Bizkaiko Golkoa bisitatzen duen hegalaburraren denbora- espazio-banaketari buruzko informazioa biltzea, neguan ur horiek bisitatzen dituzten ale handietan markatze elektronikoko jarduera berriak barne.
  • Markaketa elektronikoari buruz dagoen informazio guztia aztertzea, hegalaburraren habitat horizontala eta bertikala ezaugarritzeko, bai eta migrazio-portaera ere.
  • Neguko atun handiei jatorria esleitzea, Mediterraneotik datozela ziurtatzeko eta Mexikoko Golkotik datozela baztertzeko.
  • Banaketan izan daitezkeen aldaketei eta Bizkaiko Golkoko ugaritasun-indizean eta beste arrantza-toki batzuetan izan dezaketen eraginari buruz aholkatzea.
Iraupena

2023-2024

Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

logo_GV_FEMPA_eu

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta