Produktuaren Ingurumen Aztarna ezartzeko bidean Euskadiko elikadura sektorean
Azken berriak
AZTIk lehen aldiz markatu du marrazo muturluze bat Bizkaiko golkoan, hura kontserbatzen lagunduko duen proiektu baten esparruan
AZTIk Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria jaso du Ramón Rubial XVII. Sarietan
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
- EUSKOPEF proiektuaren helburua bikoitza da: elikagaien ekoizpenaren ingurumen inpaktua murriztea eta kontsumitzaile eta hornitzaileen portaera arduratsua sustatzea.
Derio, 2019ko irailaren 5a. Gaur egun, munduan ekoizten diren elikagaien ia heren bat alferrik galtzen dira. Are gehiago, Europar Batasuneko elikagai eta edarien balio katea berotegi gasen isurketa guztien %17ren erantzulea da, eta erabilitako baliabide materialen %28rena. Halaber, lurreko biodibertsitatearen galeraren %60ren erruduna da, degradatutako lurren %33rena, eta baliabide akuiferoen gehiegizko ustiapenaren %20rena. Horregatik, Produktuaren Ingurumen Aztarnaren kalkulua funtsezkoa da, elikaduraren sektorearen eta, oro har, planetaren iraunkortasuna bermatzeko.
Egoera horren aurrean, EUSKOPEF proiektuak, bere kideak izanik AZTI zentro teknologikoa, INGENET ingeniaritza, EROSKI banaketa enpresa eta garagardoa ekoizten duen BOGA enpresa, ahaleginak batu nahi ditu, hain zuzen ere, produktuaren ingurumen aztarna kalkulatu eta egiazki jakinarazteko sistema bat diseinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektorean.
Proiektuak urte bateko iraupena du, eta aukera emango du euskal elikaduraren sektorean aurrera egiteko, batez ere elikagaien banaketaren sektorean, eta nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainei begira, produkzio eredu jasangarriagoa lortzeko eta ingurumenari buruzko komunikazio gardenagoa emateko.
Egitasmoa finantzatzen dute Europako Eskualde Garapeneko Funtsak (FEDER, Ekoberrikuntzako proiektuak) eta IHOBEk (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoa).