Uhinak 2024: Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko VI. Biltzarra. Laburpen zabalak
Klima-aldaketari eta arku atlantikoko itsasertzari buruzko mugaz gaindiko bi urtez behingo biltzarra da Uhinak eta Ficobak eta AZTIk sustatzen dute. Klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek itsasertzean duten eraginari buruzkoa da kongresua, eta kudeatzaileen beharrak ezagutzea eta horiek konpontzeko zientziak zer ekarpen egin dezakeen ikustea ditu ardatz. Horretarako, Uhinak-ek itsasoko eta kostaldeko aditu, kudeatzaile eta erabiltzaileen arteko sare bat indartu nahi du, muturreko klimaren eraginak arintzeko irtenbideak bilatzea erraztuko duena.
Uhinak kongresuaren seigarren edizioa urriaren 23an eta 24an egin zen, eta planeten mugak ezartzea eta horiei aurrea nola hartu izan ditu ardatz. Horiek dira, hain zuzen ere, klima-aldaketak itsaso eta kostaldeetan dituen ondorioei aurre egiteko gizarteak dituen erronka handienetako bi. Gonbidatutako 8 hitzaldi eta ahozko 54 komunikazio izan zituen, lau bloketan egituratuta. Bloke horiek planetaren itzulerarik gabeko puntuak, kostaldeko muturreko fenomenoetara egokitzeko neurriak, itsas biodibertsitatea leheneratzeak klima-aldaketa arintzean eta harekiko erresilientzian duen eragina, karbono urdina, berrikuntza gobernantzan, kudeaketa-tresnak eta komunikazioa aztertzen dituzte.