Ekialdeko Atlantikoko marrazoen familia identifikatzeko gida
Marrazoak identifikatzeko gida berria: Itsas kontserbaziorako oso erabilgarria den baliabidea
![shark_guide shark_guide](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2024/10/shark_guide.jpg)
Marrazoen identifikazio zehatza ezinbestekoa da espezie horien kontserbaziorako eta itsas ekosistemen iraunkortasunerako. Gida hau itsas ikerketan eta arrantza-tokietan lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago (lagin-hartzaileak, patroiak eta atunontzi izoztaileetako tripulazioak). Marrazoen morfologiarekin lotutako alderdiak, ezaugarri garrantzitsuenak eta identifikatzeko gakoak biltzen ditu. Antzekotasun fisiko ugari dituzten marrazo-familia batean (Elasmobranchiomorphi: Carcharhinidae) espezie bat identifikatzeko modu erraz bat da.
![](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2024/10/shark_guide.jpg)