FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAk, aurrerantzean AZTI, datu pertsonalei aplikatzen dien pribatutasun politikari buruz informatzen du. Horrenbestez, bere ardurapean dituen datu guztiak 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 erregelamenduaren eta une bakoitzean hori garatzen duen araudi aplikagarriaren arabera tratatuko dira, eta horien gaineko bete beharreko segurtasun eta konfidentzialtasun neurriak beteko dira.
www.azti.es webgunea erabiltzeak ez du esan nahi erabiltzaileak bere nortasunari buruzko informaziorik eman behar duenik, eta enpresak ezingo du nortasunik lotu erabiltzaile jakin batekin. Datu pertsonalak ematen badira, datu horiek datuak babesteko aipatu araudian xedatutako mugen eta eskubideen arabera jaso eta erabiliko dira. Webgune honen bitartez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen haien baimenik gabe, eta ez zaizkie hirugarrenei lagatzen.
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, eta erabilera errazteko, analizatu egiten dira bisitatutako orri kopurua, bisita kopurua, bisitarien jarduera eta erabileraren maiztasuna. Ondorio horietarako, AZTIk Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileak landutako informazio estatistikoa erabiltzen du.
AZTI ez du cookierik erabiltzen erabiltzaileen informazioa jasotzeko, eta ez ditu sarrerako IP helbideak erregistratzen. Cookie propioak baino ez dira erabiltzen, saiokoak, helburu tekniko batekin (erabiltzaileari ahalbidetzen diote webgunean zehar nabigatzea eta bertan dauden aukerak eta zerbitzuak erabiltzea). Cookiek nola erabiltzen ditugun jakiteko gure cookie politikan kontsulta dezakezu.
AZTIren jabetzako atariak hainbat esteka ditu hirugarrenen konektatzeko, eta haien pribatutasun politikek ez dute loturarik AZTIren politikarekin. Webgune horietan sartzen bazara, zeuk erabaki dezakezu beraien pribatutasun politikak eta cookieak onartzen dituzun. Oro har, Interneten nabigatzen baduzu, hirugarrenen cookieak onartu edo baztertu ditzakezu, nabigatzailearen konfigurazioaren aukerak erabiliz.
Índice de contenidos
- Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
- Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
- Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?
- Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
- Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
- Zein dira zure eskubideak datuak ematerakoan?
- Nola lortu ditugu zure datuak?
Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Erabiltzaileak bere datuak ematen baditu, newsletterra jasotzeko izena eman duelako edo webguneko harremanetan eman dituelako, tratamenduaren arduraduna FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOA izango da, datu hauekin:
Izena: FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOA
IFK: G48939508
Posta helbidea: Txatxarramendi Ugartea z.g. 48395-Sukarrieta
Posta elektronikoa: rgpd@azti.es
Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAn webgunearen bidez egindako eskaerei erantzuteko baino ez ditugu datu pertsonalak erabiltzen. Formulatzen dituzun xedeen eta eskaeren arabera, zure datu pertsonalak erabil ditzakegu (i) erabiltzaileak izena eman badu newletterra bidaltzeko, FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAk antolatzen dituen jarduera, ekitaldi eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko, (ii) erabiltzaileak kontsulta bat egiten badu edo informazioa eskatzen badu, eskatutako informazioa emateko edo egindako kontsultei erantzuteko, eta (iii) ekitaldi batean izena eman badu, FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAk antolatzen dituen hurrengo ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko.
Erabiltzaileak FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAk eskaintzen dituen lanpostuetan interesa badu, beste webgunera batera birbideratuko da, eta, bertan, lanpostu baterako hautagai moduan aplikatuko zaion pribatutasun politika aztertu ahal izango du.
Cookieekin jasotako datuen helburua cookie politikan zehaztutakoa da.
Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria da interes legitimoa dugula webgunearen bidez planteatutako kontsultak argitzeko edo eskatutako informazioa emateko, baita ere ekitaldi batean izena emateko, eta interesduna da informazioa eskatzen duena eta bere datuak gure sisteman sartzen dituena edo ekitaldian izena ematen duena. Halaber, FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAren newsletterra bidaltzeko edo hurrengo ekitaldi eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko oinarri juridikoa zure baimena izango da.
Erabiltzaileak datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen ez badu, ezingo da webgunearen hainbat prestazioz eta funtzionalitatez baliatu.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharra izan ezik.
Halaber, FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAk ez du inola ere zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak zerbitzuak egiteko eta pribatutasun politika honetan deskribatutako xedeak betetzeko behar diren bitartean gordeko dira, eta, erabiltzaileak izena eman badu edo informazioa bidaltzeko eskatu badu, FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOArekin duen harremana indarrean dagoen bitartean eta erabiltzaileak datu pertsonalak tratatzearen aurka dagoela adierazten ez duen bitartean. Edonola ere, harremana amaitu eta gero, FUNDACION AZTI – AZTI FUNDAZIOAk zure datuak gorde ahal izango ditu, behar bezala blokeatuta, zerbitzuak egitearen ondorioz sortu daitezkeen erantzukizunei erantzuteko, segurtasuna bermatzeko eta iruzur edo abusu kasuak ez gertatzeko edo legez eskatzen zaion beste edozein modutan erantzuteko behar den bitartean.
Zein dira zure eskubideak datuak ematerakoan?
Pertsona orok eskubidea dauka jakiteko berari eragiten dioten datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez. Interesdunek eskubidea dute bere datu pertsonalak ikusteko, baita ere oker dauden datuak zuzentzeko eskatzeko ere, eta, edonola ere, horiek ezabatzeko eska dezake, besteak beste, datuak dagoeneko ez direlako beharrezkoak jaso zirenean zuten helbururako. Halaber, erabiltzaileak, legedi aplikagarrian xedatutako baldintzetan, datu pertsonalak aurkatzeko edo mugatzeko eskubidea baliatu ahal izango du, datuen eramangarritasuna eskatzeko eta, edonola ere, emandako baimena kentzeko, hori denean datu pertsonalak tratatzeko oinarria. Edonola ere, aurreko inguruabarretako edozein eskatzeko bidea izango da mezu elektroniko bat bidaltzea: rgpd@azti.es. Gogoan izan, halaber, erreklamazioa aurkeztu dezakezula kontrol agintaritza eskumendunaren aurrean.
Nola lortu ditugu zure datuak?
Tratatzen ditugun datu pertsonalak webguneko formularioen bitartez interesdunek beraiek emandakoak dira. Soilik tratatuko dira identifikazio datuak eta posta elektronikokoak.
Honen bitartez, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zuzenak direla, eta konpromisoa hartzen du horien edozein aldaketa jakinarazteko. Erregistroko formularioetan informazio okerra, ez zuzena edo osatu gabea eman delako webguneari edo webgunearen arduradunari edo hirugarrenei eragindako galera edo kaltea erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da.