ECOFOOD 3S patzuergoa jaioa da Espainiako elikagaien sektorea eraldatzeko
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
- Gaur Bilboko Food 4 Future azokan ECOFOOD 3S aurkeztu da, elikagaien industriako balio-kate osoko 30 bat ordezkarik osatutakoa.
- PERTEAk (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) funtsak bildu nahi ditu Next Generation Europako berreskuratze-programaren barruan, nekazaritzako elikagaien ekosistema segurua, iraunkorra eta osasungarria lortzeko helburuarekin.
Bilbon, 2022ko maiatzaren 18an – Gaur aurkeztu da, Food 4 Future nazioarteko azokaren esparruan, ECOFOOD 3S, elikadura-ekosistema jasangarria, osasungarria eta segurua, Next Generation Europako berreskuratze-programaren barruan funtsak erakarri nahi dituena, nekazaritzako elikagaien ekosistema seguru, iraunkor eta osasungarria lortzeko.
Ekimen hau elikagaien industriaren balio-kate osoaren 30 bat ordezkarik bultzatu dute, eta Espainiako elikagaien sektorea eraldatzeko helburuarekin sortu da, bere balio-kate osoaren erronkei erantzun ahal izateko, hala nola, erronak demografiko, digital eta ingurumen erronkei.
Horretarako, ECOFOOD 3S osatzen duten enpresen eta teknologia- eta ikerketa-zentroen komunitatea sektoreak eskatzen dituen eraldaketa-proiektuak diseinatzen aritu da 2021ean, elikagaien lehiakortasuna, iraunkortasuna, trazabilitatea eta segurtasuna hobetzeko.
«Espainiako nekazaritzako elikagaien ekosistema osoa indartu eta batu nahi dugu, hazkunde iraunkorra bultzatzeko, jarduera ekonomikoa sortzeko, kalitatezko enplegua erakartzeko eta sortzeko eta elikagaien industria moderno eta kalitatezkoa lortzen laguntzeko», azpimarratu du Carolina Najar AZTIko elikadura-zuzendariak.
Horrela, proiektuak Farm to Fork Europako estrategiarekin lerrokatu nahi du. Estrategia hori Europako Batzordearen Itun Berdean jasota dago, elikagai-sistema bidezkoagoa, osasungarriagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoa sortzeko helburuarekin.
«Proiektuak sektorea eraldatzeko apustua egiten du, bai jasangarritasunaren ikuspegitik, bai digitalizazioaren ikuspegitik, balio-kate osoaren lehiakortasuna hobetuz, enpresa-jarduera indibidualak eta kolektiboak sustatuz», gehitu du Najarrek.
ECOFOOD 3Sren erronka nagusien artean daude partzuergoko enpresa guztien ingurumen-inpaktua murriztea, elikagaien trazabilitatean eta segurtasunean gardentasun handiagoa sustatzea, eta enpresen eta haien balio-kateen digitalizazio-prozesuak modernizatzea.
AZTIk gidatuta eta koordinatuta, PERTE-a, orain arte 32 agentez eta 200 milioi euro inguruko inbertsioaz osatutako partzuergoa da, bere jarduera elikagaien balio-kate osoan garatzen duena, eta Estatu jarduera eta azpisektore askotan presentzia duena: Angulas Aguinaga, Ausolan, AB Azucarera Iberia, Balfegó, Barna, Biosasun, Bolton Food, Sálica Industria Alimentaria, Covap, Eroski, Frías Nutrición, Jorge Pork Meat, Hijo de José Martínez Somalo, Sinalcohol, Natural Crunch, Calidad Pascual, Paturpat, Industrias Lácteas Asturianas, Udapa, Yuit, Buhler, Dibal, Hazi, Hiperbaric, Krean S Coop, Neiker, Plastigaur, Sidenhol, Tekniker y Versia.