AZTIn ikertzen ari gara klima-aldaketak ozeanoan, kostaldean eta itsas baliabideetan dituen ondorioak ezagutzeko, ondorio horietara egokitzeko estrategiak definitzeko eta arintze-neurriak ezartzeko, erronka global handi hori ustiatzeko aukera bihurtuz.
Hauek dira azken urteotan erronka horri erantzuteko egindako ekimenetako batzuk:
Itsas mailaren igoeraren osagai klimatikoek euskal kostaldean (KLIMPACT) duten eragina ebaluatu dugu; EAEko kostaldeak Klima Aldaketaren aurrean (KOSTEGOKI) duen kalteberatasuna, arriskua eta egokitzapena ezarri ditugu, eta Donostiako Klima Aldaketara Egokitzeko Plana idazten lagundu dugu, besteak beste.
Beste emaitza batzuen artean, gure ikerketen arabera, itsasoaren maila urteko 3,2 mm-ra igotzen ari da, eta mende amaierarako euskal kostaldean 50 eta 80 cm artekoa izatea espero da. Igoera horrek uholdeak eragin ditzake itsasertzeko zenbait eremutan, marea bizietan eta kalteak portuetan, dikeetan eta denboraleek irauten duten bitartean. Esate baterako, uste da hondartzen zati handi bat galduko dela horren ondorioz.
Itsas eremuan, espezieen zaurgarritasuna aztertzen ari dira, eta monitorizazio- eta arreta-irizpideak proposatzen dira. Adibidez, aingiraren kasuan, klima-aldaketaren balizko mehatxu gehigarria kontuan hartuta, Berreskuratze Planaren esparruan aurreikusitako kontserbazio-neurriak indartzea eta zabaltzea gomendatu da, etorkizunean bizirik iraungo duela bermatzeko. Itsas belardien kasuan, esperimentu pilotu arrakastatsuak egin dira, lehengoratzeko.
Klima-aldaketa arrantzategietan nola eragiten ari den aztertu dugu, arrantza-espezieen populazioen iparralderako desplazamendua, haren zikloaren aurrerapena, anplifikazio trofikoa eta zenbait espezie inbaditzaileren hedapena identifikatuz. Gure ikerketen zenbait emaitza: berdelaren errunaldiaren banaketa hamarkada bakoitzeko 16 bat km iparralderantz joan da 1992tik; antxoaren errunaldia hamarkada bakoitzeko 6 egun aurreratu da 1987tik; hegaluzearen etorrera 80ko hamarkadatik aurrera hamarkada bakoitzeko 2 egun inguru aurreratu da, Atlantiko tropikaleko eta subtropikaleko itsasoaren berotzearekin lotuta. Iparraldeko itsasoan, populazioa handitu duten arrain-espezie asko daude, hala nola txitxarroa, antxoa, ezpataria, abadejoa, mihi-arrain arrunta, eglefina, ikazkina eta erreboiloa. Tunidoak iparralderantz mugituko dira, gaur egun ditugunen antzeko tenperaturak dituzten guneak bilatuz; aingirak ere eragin negatiboa izango du Iberiar Penintsulan; Bizkaiko Golkoko antxoarentzat, berriz, positiboa izan daiteke.
Gure ikerketen arabera, itsasoen beroketak itsas espezieen biomasa globalaren % 17 gutxiago izatea ekar lezake, mendearen amaieran.
FAOren txostenan lagundu dugu. Txosten horrek klima-aldaketaren inpaktuak laburbiltzen ditu arrantzategietan, maila globalean, bai eta egokitzapen sozioekonomikorako neurriak ere.
Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzua (C3S) diseinatzen, garatzen eta ebaluatzen lagundu dugu, arrantzarako, akuikulturarako eta plangintza espazialerako Klima Eraginaren Adierazleak (IKE) emateko. Zerbitzu horrek klima-aldaketari buruzko informazio koherente eta fidagarria eskaintzen du irekian (https://www.copernicus.eu/es/servicios/cambio-climatico), Europar Batasunaren egokitzapen- eta arintze-politikak babesteko.
13.b Klima-aldaketaren aurreko plangintza eta kudeaketa
IHOBErekin lankidetzan, klima-aldaketari eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean duen eraginari buruzko azterlanen buru gara, PIMA Adapta planaren esparruan. Plan horren helburua da klima-aldaketaren ondorioen aurrean kalteberatasuna murrizteko proiektuak abian jartzea, eta klima-aldaketak euskal kostaldean dituen eraginen erreferente gisa jarri gaitu. Urban Klima 2050 Life Integratua proiektuan ere parte hartzen dugu, aurrekontu handiena duen Euskadiko klima-ekintzako proiektuan. Proiektu horretan klima-aldaketara egokitzeko ekintza asko egingo dira lurralde osoan, kostaldea bereziki, olatuek eta uholdeek itsasertzeko herri eta hirietan izan ditzaketen ondorioak saihesteko, eta itsas inguruneko klima-aldaketaren behatoki bat jarriko da martxan.
Bideometria-sistema bat eta zenbakizko tresnak garatu ditugu, itsasertzak eta hareatzek klima-aldaketaren ondorioz itsas maila handitzearen ondorioz izan dezaketen bilakaera aurreikusteko. Ildo horretan, gure kamarek 10 hareatza monitorizatzen dituzte Gipuzkoako kostaldean, 7 Bizkaian eta 2 Frantzian, klima-aldaketa hareatzen kudeaketan integratzeko eta itsas mailaren igoerak kostaldeko eremuetan duen eragina ebaluatzeko planteamenduan.
Gure zerbitzuak hobetzeko asmoz, berezko eta hirugarrengoen cookieak erabiltzen ditugu informazio estatistikoa jasotzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo onartu botoia sakatzen baduzu, horien erabilpena onartzen duzula ulertuko dugu.
Cookie funtzionalek funtzionalitate jakin batzuk egiten laguntzen dute, hala nola web-orriaren edukia sare sozialen plataformetan partekatzea, iritziak jasotzea eta hirugarrenen beste ezaugarri batzuk funtzionatzea.
Errendimenduko cookie-ak webgunearen errendimenduaren funtsezko indizeak ulertzeko eta aztertzeko erabiltzen dira, bisitariei erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen laguntzen baitute.
Cookie
Duration
Description
GCLB
This cookie is known as Google Cloud Load Balancer set by the provider Google. This cookie is used for external HTTPS load balancing of the cloud infrastructure with Google.
Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkar-eragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie horiek bisitari-kopuruaren metrikei, errebote-tasari, trafikoaren jatorriari eta abarri buruzko informazioa jasotzen laguntzen dute.
Cookie
Duration
Description
_ga
2 years
This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to calculate visitor, session, campaign data and keep track of site usage for the site's analytics report. The cookies store information anonymously and assign a randomly generated number to identify unique visitors.
_gat_gtag_UA_2802629_22
1 minute
This cookie is set by Google and is used to distinguish users.
_gid
1 day
This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to store information of how visitors use a website and helps in creating an analytics report of how the website is doing. The data collected including the number visitors, the source where they have come from, and the pages visted in an anonymous form.
Publizitate-cookieak erabiltzen dira bisitariei iragarki eta marketin-kanpaina pertsonalizatuak eskaintzeko. Cookie horiek webgune guztietan arakatzen dituzte bisitariak, eta iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko informazioa biltzen dute.
Cookie
Duration
Description
IDE
1 year 24 days
Used by Google DoubleClick and stores information about how the user uses the website and any other advertisement before visiting the website. This is used to present users with ads that are relevant to them according to the user profile.
test_cookie
15 minutes
This cookie is set by doubleclick.net. The purpose of the cookie is to determine if the user's browser supports cookies.
VISITOR_INFO1_LIVE
5 months 27 days
This cookie is set by Youtube. Used to track the information of the embedded YouTube videos on a website.
YSC
session
This cookies is set by Youtube and is used to track the views of embedded videos.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Cookie horiek webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak modu anonimoan bermatzen dituzte.
Cookie
Duration
Description
cookielawinfo-checkbox-analytics
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics".
cookielawinfo-checkbox-functional
11 months
The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional".
cookielawinfo-checkbox-necessary
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary".
cookielawinfo-checkbox-others
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other.
cookielawinfo-checkbox-performance
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance".
viewed_cookie_policy
11 months
The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data.
_GRECAPTCHA
5 months 27 days
This cookie is set by Google. In addition to certain standard Google cookies, reCAPTCHA sets a necessary cookie (_GRECAPTCHA) when executed for the purpose of providing its risk analysis.