Bizkaiko AECCk eta AZTI minbizidun gaixoek izan ohi dituzten elikadura arazoei konponbideak bilatzeko ikerkuntza proiektuetan elkarlan egitea adostu dute
Azken berriak
AZTIk lehen aldiz markatu du marrazo muturluze bat Bizkaiko golkoan, hura kontserbatzen lagunduko duen proiektu baten esparruan
AZTIk Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria jaso du Ramón Rubial XVII. Sarietan
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
- Helburua, minbizia duten gaixoek elikatzen direnean dituzten eragozpen eta konponbideak identifikatzeko dauden aproba pilotuetan laguntzea da
Bilbo, 2019ko azaroak 20 – Entitate bi hauek gaur goizean laguntza hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen honen bidez, I+G inguruan ekintza ezberdinak aurrera eramango dira elikadurari buruzko ikerkuntza errazteko, eta aldi berean, elikagai-industriari konponbide berritzaileak eskainiz, berriak eta hobeak diren produktuak bilatuz, beti kalitateari, segurtasunari eta elikagai identitateari lehentasuna emanez.
Arlo honetan, Bizkaiko AECCk ekintza zehatzetan parte hartuko du Elkartearen boluntarioen bidez eta minbizia duten gaixoetan adituak diren Elkarteko erreferentziazko lankideen bidez.
Hau guztia helburu nagusi bat lortzeko egiten da, onkologiako sektorea eta elikadurak minbiziaren prebentzioan eta arriskuen arinketan duen garrantzia garatzea. Ekintza hauek, gainera, EITFood finantziatutako europar proiektu baten barnean kokatzen dira.
Elikaduraren garrantzia
Elikadura oso garrantzitsua da minbiziaren prebentziorako eta baita gaixotasuna dirauen bitartean ere. Tumoreen kontrako tratamenduek, albo-ondoriok dituzte, jangura-eza, zaporeen hautemate aldaketa, goragalea, … eta guzti honek gaixoak janariarekin duen erlazioan eragina dauka. Horregatik, ondo elikatzea ezinbestekoa da gaixotasunaren aurka borrokatzeko eta prozesu onkologikoan agertzen den desnutrizioa saihesteko.