Kontserben industriaren isurketak murriztea, uraren kalitatea hobetzea eta hondakinak baliaraztea errealitate dira dagoeneko.
Azken berriak
AZTIk lehen aldiz markatu du marrazo muturluze bat Bizkaiko golkoan, hura kontserbatzen lagunduko duen proiektu baten esparruan
AZTIk Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria jaso du Ramón Rubial XVII. Sarietan
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta AZTI ikerketa zentroak gidatzen duten LIFE VERTALIM europar proiektuak estrategia bat baliozkotu du, Euskal Autonomia Erkidegoko kontserba industrien isurketak hiri saneamenduko sarean integratzeko, eta sektorearen jasangarritasuna hobetzeko.
- Soluzioa Artibai Behereko eskualdean testatu da, eta kontserba fabriken ur kontsumoa %45 eta sortutako hondakinak %35 murrizten direla egiaztatu da. Gainera, lehenago zabortegian bukatzen zuten hondakinak balioarazteko aukera ematen du, produktu berriak sortzeko, edo animalientzako elikagai bihurtzeko.
- Elikadura konpainia txikien isurketa industrialen kudeaketa lortzeko, saneamendu sareak simulatzeko plataformak erabili dira eta 3 oztopoen sistema ezarri da.
- Europako agintariek lehen eskutik ezagutu dituzte gaur, urriak 29, proiektuaren aurrerapenak, eta hainbat instalazio bistatuko dituzte, garatutako soluzioak bertatik bertara ikusteko.
Derio, 2019ko urriaren 29a. – kontserbetan gastatzen den ura %45 murriztea, sortutako hondakinak %35 murriztea, eta hondakinak balio katera itzultzeko balorizazioari bultzada berri bat ematea, horiek dira LIFE VERTALIM europar proiektuak lortutako emaitzetako batzuk; proiektuaren liderrak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta AZTI zentro teknologikoa dira, eta xedea da arrain kontserben industriak ingurumena gehiago errespetatzea.
Egitasmoa 2016ko uztailean hasi zen garatzen, eta aurten burutuko da, eta, gainera, bertan parte hartu dute Ceit-IK4 zentro teknologikoak eta Berriatua inguruko hainbat kontserba fabrikak (Conservas Marmar, Aguirreoa, Guenaga eta HEISA), eta URA-Uraren Euskal Agentziak ere parte hartu du finantzaketan. EAEn eta Europan kontserba fabrikak dituzten antzeko beste eskualde batzuk ere aztertzen ari dira, ezagutza transferitzeko eta balioztatutako metodologia hau aplikatzeko, aurrera egiteko, kontserben industria jasangarriagoa izan dadin.
“Kontserba enpresen ur zikinen kudeaketan zentratu gara, haien efluenteak araztu eta naturara itzultzeko. Saneamendu sistemaren inguruan proiektuan garatu diren irtenbideei esker, ur kontsumoa murriztu ahal izan da, eta Artibai behereko arroko uraren kalitatea hobetu. Egitasmoan inplikatu diren kontserba enpresek %45 murriztu ahal izan dute ur kontsumoa, eta sortutako hondakinak ere %35 murriztu dituzte”,
adierazi du Monica Gutierrezek, AZTIko prozesu efiziente eta jasangarrietako adituak.
Índice de contenidos
3 oztopoen sistema
Proiektuaren esparruan inplementatu diren estrategi prebentibo eta zuzentzaileei esker, gainera, hiru oztopoen sistema baliozkotu ahal izan da, isurketen ingurumen inpaktua minimizatzeko: lehenengo oztopoak ur kontsumoa murriztu eta materia galtzea saihesten du; bigarrenak hondakinak modu higienikoan atxiki eta balioaraztea lortzen du, balio katera itzultzeko, produktu berri moduan, edo animalentzako elikagai moduan; eta, hirugarrenean, berriz, isurketa partzialen kudeaketa adimenduna egiten da, behin-behinean biltegiratuz, partzialki tratatuz eta dosifikazio kontrolatuak eginez, amaierako tratamendua minimizatzeko.
Zehazki, proiektuaren helburua izan da kontserba enpresek sortutako ur zikinetako karga organiko handia, olioak, koipeak eta gatzak murriztea. Egoera horrek trabatu egiten zuen isurketen tratamendu egokia, araztegien zailtasun operatiboengatik, eta horrek ingurumen arazoak sortzen zituen kostaldean zein eskualdeko ibaietako uretan.
Proiektuaren hasierako faseetan, isurketen bolumena eta kutsadura murrizteari esker, arazteko sistema sinpleagoak instalatu ahal izan ziren eta, horretarako, kontserba enpresek inbersio handia egin dute. Horri esker, euren ur zikinak hiri saneamenduko sare konbentzionalera isuri daitezke, modu seguru batean. Arazteko bigarren fase horren bitartez, karga organikoa %60 eta koipeak %75 murriztea lortu zen.
Simulazio plataforma adimendunak
Proiektuan, halaber, saneamendu sarea simulatzeko plataforma bat garatu da, Berriatuan eta Ondarroan, isurketa industrialak modu adimentsuagoan integratu ahal izateko, kontrolerako arauen bitartez, kontuan hartuta hiri efluenteen emaria, klimaren baldintzak eta mareen egoera, saneamendu sareari eragiten dioten heinean.
Horrenbestez, CEIT-ik4 simulazio bidezko analisi bat egin zuen uraren kalitateari buruz, ikusteko zenbait elementuk eragiten zuten inpaktuaren inguruan, eta, ondorioz, kudeaketarako tresna bat garatzen ari da, elementu horiek Ondarroako HUAren –Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarena da– funtzionamenduan duten eragin negatiboa minimizatu ahal izateko, bereziki kontserbaren sektorearen puntako uneetan, hegaluzearen kanpainan, sortzen diren isurketa industrialak kudeatzeko, eta marea biziko garaietan saneamendu sisteman sartzen den ur gaziaren ponpaketak kudeatzeko.
“Garatutako irtenbideari esker, hobetzeko puntuak detektatu ahal izan ditugu, eta horrek lorpena handiak eragin ditu sektoreko enpresek ur zikinen araztegira egiten dituzten isurketen eraginak minimizatzeari dagokionez”, adierazi du Ceit-eko ur eta osasun arloko senior ikertzaile Luis Sanchok. Gaur egun, hainbat estrategia diseinatu eta gero, proiektua erakustaldi fasean dago, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak dagoeneko aplikatzen ari da, plantaren funtzionamendua hobetzeko.
“2017an, la Berriatuan dauden kontserba sektoreko enpresen isurketak Gardotzako Industrialdeko kolektorean integratu ziren, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarri zuen Artibai ibaian, baina baita ere BBUPrentzako erronka bat ere, arroaren saneamenduaren kudeatzailea den heinean. Zalantzarik gabe, proiektuak iraun duen hiru urte hauetan, tresna bat utzi digu prozesua errazteko eta Ondarroako HUAko isurketen kalitatea hobetzeko oinarriak jartzeko”,
adierazi du Alberto Ciriza Corcuerak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Isurketen Kontrolaren Arloko teknikari eta proiektuaren koordinatzaileak.
Europar Batzordeko ordezkarien bisita
LIFE VERTALIM proiektua 2 milioi euroko aurrekontua du, Europar Batasunak eta URA-Uraren Euskal Agentziak kofinantzatzen dute, eta europar agintariek ebaluatuko dute, datorren urriaren 29an.
EASMEko (Enpresa Txikiaren eta Ertainaren Agentzia Exekutiboa) aholkulari Solon Mias-ek, eta NEEMOko proiektuko kanpoko begirale Cristina Velascok lehen eskutik ezagutuko dituzte proiektuaren aurrerapenak. Bisitan bilera tekniko bat ere egingo dute,m proiektuaren aurrerapenak eta emaitzak eztabaidatzeko. Gainera, bisita egingo dute kontserba enpresetako bitara, proiektuan zehar egindako hobekuntzak ikusteko, eta Galtzuarango HUA ere bisitatuko dute, LIFE VERTALIM egitasmoa lehen eskutik ezagutzeko, efluenteak saneamendu sarera modu kontrolatuan deskargatzeari dagokionez.
AZTIri buruz
AZTI ikerketa zentroa espezialista da elikagaien eta itsaso-arrantzaren balio katean, eta ikerketa estrategiko eta aplikatuan dihardu, ezagutza berria sortzeko. Soluzio integralak eta berritzaileak eskaintzen ditu, dagoeneko dauden negozioak zein ikerketaren ondorioz sortu daitezkeen berriak dinamizatzeko.
AZTIren helburua Zientzia Garapen Jasangarri eta Osasungarri bihurtzea da. Horretarako, lantalde trebatu eta ilusionatu baten bidez, AZTIk bezeroekin (publikoak zein pribatuak) sinbiosian eta lotura estrategikoan oinarritzen den harremana lantzen du, bezeroei balioa emateko, eta lehiakortasunean hobera egiteko, garapen ekonomiko eta sozialaren mesedetan.
Egindako lan eta ikerketek munduko institutu onenen artean jarri dute AZTI, artikulu bakoitzeko aipamen indizearen arabera, bere hainbat ikerketa arlotan. Era berean, arrantza kudeaketan diharduten nazioarteko erakundeetako batzorde zientifikoetan parte hartzen du, itsas ingurune desberdinetan kudeaketa neurriak eta arrantza kuotak zehazten, baliabideen erabilera jasangarria helburu.