Itsasaldi taulak 2025
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
200 metrotik gorako sakoneran bizi diren arrainak harrapatzeak ondorio klimatikoak izan ditzake
Aurten ere, Bilbo eta Pasaiako itsasaldi taulak ekartzen dizkizugu, kostaldeko jarduerak planifikatu ahal izateko. Baina, gainera, urtero bezala, espazio hau publikoarentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko dibulgazioa egiteko aprobetxatzen dugu. Oraingo honetan, ingurumen aldetik garrantzi handia duen gai liluragarri bati buruz hitz egingo dugu: zona mesopelagikoa.
Zona mesopelagikoa, 200 eta 1.000 metro arteko sakoneran dagoen ia argirik gabeko ozeano-eremua da. Planetaren azaleraren %60 hartzen du eta, kalkuluen arabera, biomasa pelagikoaren %87 baino gehiago biltzen du (1.300 milioi tona arrain mesopelagiko).
SUMMER proiektuaren bidez, AZTIk ekosistema zabal eta gutxi aztertu honen baliabideak babesteko lau arrazoi funtsezko identifikatu ditu:
- Sare trofikoak eta erresilientzia: Itsasoko elikadurasareak oso sentikorrak dira arrain mesopelagikoen harrapaketaren aurrean. Horiek arrantzatzeak beste espezieetan eragin nabarmena izan dezake, eskualdearen arabera.
- Karbono biltegiratzea eta clima erregulazioa: 1.300 milioi tona arrain mesopelagikok munduko automobile guztien urteko CO2 isurien 1,5 aldiz karbono garraiatzeko gai dira.
- Balio handiko produktuak: Zona mesopelagikoa baliabide ustiatu gabea da oraindik neurri handi batean, eta konposatu bioaktibo bakarrak sortzeko potentzial handia eskaintzen du. Baliabide hori agortzeak etorkizuneko erabilera potentzialak mugatuko lituzke.
- Kudeaketa eta zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioa: Kalkulatzen da batez besteko kostu soziala 19 eurokoa dela harrapatutako arrain mesopelagiko tona bakoitzeko. Horrek ez ditu konpentsatzen klima-erregulazioaren eta biodibertsitatearen kostuak.
Guzti hau eta asko gehiago Summer proiektuaren emaitzen txostenean