Iraunkortasuna garaile: antxoaren stocka bere unerik hoberenean dago, Bizkaiko golkoan
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
- 2018ko Bioman Kanpaina izan da AZTIko ikertzaileek duela 30 urte baino gehiago hasitako kanpaina sortatik emaitzarik hoberena eduki duena, 225.000 tona antxoa izan baitira kalkulatutakoak.
- Europako Batzordeak datu zientifikoetan oinarrituta ezarri dituen kudeaketa neurriek eta TACak (urteko harrapaketa kopurua) ahalbidetu dute aurten antxoa populazioa unerik hoberenean egotea hainbat hamarkadatik hona, itsasoen eta bertako baliabideen eta arrantzaren iraunkortasunarekin konprometitutako agente guztien lanak eta inplikazioak funtzionatzen dutela frogatuta.
Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkuek eta AZTIko zuzendari nagusi Rogelio Pozok Antxoaren Biomasaren aurtengo Kanpainaren emaitzak aurkeztu dituzte eta, emaitzek erakusten dutenez, datu positiboak dira, 225,000 tona antxoa kalkulatu dira-eta. Hau da, 1987an hasitako serie historikoko emaitzarik hoberena izan da.
“Antxoa da gure arrantzaleen ekonomiaren zutabeetako bat eta interes komertzial handieneko espezie bat ere bada, nahiz eta bizitza laburra izateagatik eta kanpoko agenteen eraginpean egoteagatik aldakorra izan. Horregatik, ezinbestekoa da urtetik urtera egiaztatzea zenbat antxoa dagoen gure itsasoan, bere harrapaketa modu iraunkorrean kudeatu ahal izateko eta bere babesa bermatzeko” – adierazi du Azkuek.
Rogelio Pozok, berriz, azpimarratu du “AZTIk datu zientifikoetan oinarrituta eman duen aholkularitza lagungarria izan dela, espezi garrantzitsu hau berreskuratzen eta iraunarazten lagundu baitu, euskal arrantza ontzien jardueraren dinamizazioa eta garapen ekonomiko eta soziala ahalbidetuta”.
Bioman kanpaina zientifikoaren helburua da udaberriaren bukaeran Bizkaiko Golkoan dagoen antxoa helduaren populazioa ebaluatzea, eguneko arrautza ekoizpenaren metodoaren bidez (MPHD), antxoaren ugalketa eremu osoan azterketa eta laginketa batzuk eginez.
Antxoa populazioaren behin betiko kalkulua hauen emaitzak batera aztertuz lortuko da: AZTIren Bioman eta Juvena kanpainak, azken kanpaina hau izanik udazkenean egindakoa kalkulatzeko zenbat antxoa gazte dagoen eta jakiteko hurrengo urtean zenbat antxoa heldu egongo den; Pelgas kanpaina, Itsasoaren Ustiapenerako Frantziako Ikerketa Institutuak egindakoa (IFREMER); eta arrantza ontzien harrapaketak.
Esandako hiru kanpainetan lortutako azken emaitzekin, Itsasoaren Kontseilu Internazionalak duen antxoaren, sardinaren eta txitxarroaren lantaldeak (CIE WGHANSA) –AZTIko zientzialari batzuk parte hartzen dute bertan– Europako Arrantza Kudeaketarako Kontseiluaren irizpen zientifikoa landuko du antxoaren ustiapen mailen gainean, eta irizpen horrekin Europako Batzordeak kudeaketa neurri egokiak eta 2019rako TACa ezarri ahal izango ditu, arrantzaren eta itsasoko baliabideen iraunkortasun bermatzeko.
Urte hauetan guztietan zientzialariek, administrazioek eta arrantzaleek elkarrekin egindako lanak kudeaketa estrategia global sendoa sortzea ahalbidetu du, zeinarekin arrantza arduratsua eta iraunkorra egin daitekeen Euskadin eta itsasoko baliabideak eraginkortasunez zaintzen laguntzen den etorkizuneko belaunaldientzat.
Beste urte batez, AZTIko ikertzaileek antxoaren Biomasaren Kanpaina egin dute. Antxoaren arrantza tokien ebaluazio serierik sendoena da, izan ere, 30 urte baino gehiagoan espezie hori berreskuratzen eta iraunarazten lagundu du eta antxoaren ebaluazio internazionalaren funtsezko oinarri bihurtu da. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak eta Europako Batzordeak finantzatu dute, Arrantza tokien Laginketaren gaineko Erregulazio Europarraren barruan (Datu Bilketarako Esparru Europarra); eta Nekazaritza eta Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Arrantza Idazkaritza Orokorraren laguntza du, Emma Bardan itsasontzia berak jarritakoa baita.
2018ko Bioman kanpaina
Antxoaren biomasaren kanpainaren xedea da antxoaren ugalketa eremutik ibiltzea, Bizkaiko Golkoan, eta eremu horretako antxoa populazioa kalkulatzea eguneko arrautza ekoizpenaren metodoaren bitartez. AZTIko ikertzaileak plankton laginak jasotzeaz arduratu dira, plankton horretatik antxoek errundako arrautzak ateratzeko. Lan hori osatzeko, antxoa helduaren aleak jaso dira, ondoren haien batez besteko ugalkortasuna kalkulatzeko, hau da, antxoa eme bakoitzak batez beste erruten dituen arrautzak.
Planktonean aurkitutako arrautza kopuruaren eta antxoa emeek batez beste erruten duten arrautza kopuruaren artean dagoen erlazioarekin AZTIko adituek kalkulatu dezakete euskal arrantzaren sektorearen eta kantauriko itsasbazter osoko ekonomiaren oinarrietako bat dela jotzen den itsasoko baliabide horren biomasa.
Kanpainan, itsasoko uraren ingurumeneko DNA ere aztertu da (eDNA), Bizkaiko Golkoan zetazeo handiak, dortokak eta itsas hegaztiak dauden ala ez aztertzeko.Ur azaleko laginak ere jaso dira itsasoan mikroplastikoak dauden ala ez analizatzeko. Gainera, itsas harrapari eta hegazti handiak begiztatu direneko hirugarren urtea da.
Aipatutakoen moduko ikerketek erreferentziako posizioan jartzen dute AZTI nazioartean, balio komertzial handiko arrantza espezieen kalkuluari dagokionez.