Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, emakumeek historian zehar esparru zientifikoan izan duten funtsezko zeregina aitortzen da, bai eta teknologian, ingeniaritzan eta matematikan genero berdintasuna sustatzeko ere. 

Zergatik da garrantzitsua egun hau? Ekarpen esanguratsuak egin dituzten arren, emakumeek erronka eta oztopo ugari izan dituzte eremu horietan sartzeko eta garatzeko. Horregatik, Nazio Batuek bultzatutako ospakizun honen helburua da emakumeen talentua zientzian ikusaraztea, belaunaldi berriak inspiratzea eta ingurune inklusiboagoa eta ekitatiboagoa sustatzea. 

Otsailaren 11 garrantzi berezia du AZTIn. Izan ere, zientzia dugu gure izateko arrazoia, eta 40 urtetik gorako ibilbidean zehar, emakumeen zeregina eta presentzia esparru horretan nola garatu den ikusi ahal izan dugu lehen eskuz. 

Zientzian erreferente femeninorik ez izatea da eremu horretan emakume gutxi egotea eragiten duten faktore nagusietako bat. Neskato eta gazteengan diziplina zientifikoetan jarraitu beharreko eredurik ikusten ez dugunean, ez da hain gertagarria geure burua karrera horietan imajinatzea. 

Egoera hori aldatzeko, funtsezkoa da egungo eta iraganeko zientzialariei ikusgarritasun handiagoa ematea, haien lorpenak gure kultura orokorraren parte izan daitezen. Asmo horrekin, honako galdera hau bota dugu: nor dira zure erreferentziazko emakume zientzialariak? Hona hemen karrera zientifikoan inspiratu, irakatsi eta jarraitzera animatu gaituzten emakumeetako batzuk: 

  • Inma Arostegui eta Arantza Urkaregi bioestatistikan egindako lanagatik, matematika aplikatua bultzatzeagatik eta, gainera, euskaraz egiteagatik. 
  • Emma Bardán, ICESi ekarpen zientifikoak egiten dizkioten Espainiako lehen emakumeetako bat delako. 
  • Louise Burke nutrizioari eta emakume kirolariei buruzko ikerketengatik. 
  • Matxalen Uriarte, biologoa eta zientzia omikoetan aditua eta AZTIko lankide ohia, ideia apurtzaileengatik eta espiritu ekintzaileagatik. 
  • Jocelyn Bell, astrofisikaria, pulsar baten lehen irrati-seinalea aurkitzeagatik. 
  • Mayim Bialik, neurozientzialari eta aktorea, zientzia publiko zabalari hurbiltzeagatik. 
  • Clara Grima, ekarpen zientifikoagatik eta matematikaren eta emakume zientzialarien inguruko dibulgazio lanagatik. 

Eskerrik asko guztioi. 

Científicas

Muchas gracias a todas.  

Azken berriak