Inkuba Sarea FoodTech startup-en bila dabil bere proiektuak bultzatzeko
Azken berriak
Irtenbide zirkular berriak itsas plastikoak murrizteko Europako arrantzan
Patudoak Bizkaiko golkoarekiko duen fideltasunaren lehen ebidentzia zientifikoa
Errealitate gordina negar egiteko bada ere, libre ere bihur zaitzake. Klima-aldaketari buruzko datu batzuk.
● Elikagaien ekoizpenerako teknologia berrien eta irtenbide jasangarrien erabileran ikuspegi berritzailea duten enpresa berriak aurkitzeko deialdia ireki du.
● Aukeratutako proiektuak Akitania Berriaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko sarean sartuko dira, Agour Etxea enpresak, INTIA sozietate publikoak eta AZTI zentro teknologikoak gidatuta.
● Inkubazio-, azelerazio- eta nazioartekotze-prozesu batean ere sartuko dira, beren ideiak merkatura eramateko erronkarekin.
Hélette, Iparraldea, 2023ko irailaren 21a– FoodTech Inkuba Sarea startupen inkubagailu eta azeleragailuak Akitania Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko sarea osatzen duten enpresa berriak aurkitzeko deialdia ireki du, Agour Etxea enpresak, INTIA sozietate publikoak eta AZTI zentro teknologikoak bultzatua.
Ekimena gaur goizean aurkeztu da Helletteko (Iparralde) Agourren egoitzan. Bertan izan dira, besteak beste, Peio Etcheleku, Agour Etxeako CEOa, Marta Goñi, INTIAko I+G+B proiektuen koordinatzailea eta Rogelio Pozo, AZTIko CEOa.
“Elikagaien sektorea iraultzeko eta hobetzeko produktuak edo zerbitzuak dituzten FoodTech startupak bilatzen ditugu, ibilbide jakin bat, negozio-plan bat eta mugaz gaindiko DNA dituztenak”, nabarmendu du Rogelio Pozok.
Hautatutako proiektuen artean, kontuan hartuko da ikuspegi berritzailea izatea teknologia berrien erabileran, hala nola adimen artifizialean edo robotikan, edo elikagaien ekoizpenean iraunkortasuna eta baliabideen berraprobetxamendua bultzatzeko balio-kate osoan.
Inkuba Sareak 75.000 euroko dirulaguntza jaso du Euroeskualdeko Berrikuntza Proiektuen Deialdiaren esparruan, hiru lurraldeetan ekonomia lehiakorra, iraunkorra eta integratzailea garatzen laguntzeko, elkarlaneko proiektu bultzatzaileak abian jarriz, eragile guztien arteko osagarritasunen eta sinergien aprobetxamenduan oinarrituta. Prentsaurrekoan Leire Azcona, Project Managerra NAEN euroeskualdean, izan da
FoodTech startup azelerazio-prozesua
Inkuba Sarean sartzen diren enpresek azelerazio-prozesu bat izango dute, balio-kate osoa hartzen duena: produktua (lehen sektorea), merkaturatzea (hurbileko nazioartekotzea) eta proiektuaren prototipoa (probak).
Plan horrek gutxieneko hiru asteko murgiltze bat edukiko du ekimena sustatzen duen erakunde bakoitzean, ideiak merkatura helarazteko beharrezkoak diren faseetan azelerazio-prestakuntza bat emateko.
“Startup bakoitzarekin gutxienez 9 aste egongo gara guztira. INTIAk nekazaritzako ekoizpenaren eta produktuaren eraldaketaren arteko etapak irakatsiko ditu; AZTI arduratuko da I+G+b faseaz eta produktuaren asmaketaz lehen probekin; eta AGOURek enpresei lagunduko die merkaturako azken sarreran, Frantziako merkatuko lehen nazioartekotzean eta merkaturatze-probetan”, azaldu du Peio Etchelekuk, Agour Etxeko CEOak.
Gainera, “sareko kide berri bakoitzak proiektuaren inkubazio, azelerazio eta nazioartekotze prozesu osoan jarraipen eta mentoring pertsonalizatua izango du”, osatu du Marta Goñik, INTIAko I+G+B proiektuen koordinatzaileak.
BEHIN BETIKO HAUTAKETA: 2023ko urriak 19, osteguna
HASIERA 1. promoziorako: 2023ko azaroaren 13ko astea
Hautagaitzaren dokumentua HEMEN deskarga daiteke.