Hegalabur espezieen produktibitateak eta tamainak behera egingo dute klima-aldaketaren ondorioz
Azken berriak
AZTIk lehen aldiz markatu du marrazo muturluze bat Bizkaiko golkoan, hura kontserbatzen lagunduko duen proiektu baten esparruan
AZTIk Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria jaso du Ramón Rubial XVII. Sarietan
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
- AZTI zentro teknologikoa nazioarteko ikerketa baten buru izan da, klima-aldaketak eta arrantza-presioak etorkizunean atunaren merkataritza-espezie nagusien eta ezpata-arrainaren produktibitatean eta tamainan nola eragin dezaketen zehazteko.
- Azterlanaren ondorio nagusia da, 2050erako, aztertutako atun-stocken produktibitatea batez beste % 36 jaitsiko dela eta tamaina % 15 murriztuko dela, arrantza horren eskarian, prezioan eta mozkinetan eraginez.
- Europa eta Kanadako ikerkerlari eta modelizazioaren arloko aditu talde batek parte hartu du Global Planetary Change aldizkari ospetsuan argitaratu den ikerketan.
Klima-aldaketak eta arrantza-presioak merkataritza-interesa duten arrain espezieen produktibitatean eta tamainan nola eragiten duten ulertzea funtsezkoa da egokitzeko eta etorkizunean arrantza-lekuen iraunkortasuna bermatzeko.
Testuinguru horretan, Global Planetary Change aldizkarian argitaratutako ikerketa bat koordinatu du AZTIk. Azterlan horretan, ezpata-arrain eta atun espezieen produktibitatean eta tamainan etorkizunean izango diren aldaketak aztertu dira, klimaren eta arrantza-presioaren hainbat agertokitan. Horretarako, espezieen populazio-dinamika eta haien arteko lehia irudikatzen duten mekanismo ugari barne hartzen dituen eredu bat erabili da.
“Jakin nahi genuen nola eragingo dien klima-aldaketak eta arrantza-presioak merkataritza-garrantzi handieneko espezie batzuei, baliabideen hauen etorkizuna ziurtatuko duten erabakiak hartzeko”, azaldu du AZTIko ikertzaile eta azterlanaren koordinatzaile Maite Erauskin-Extramianak.
Índice de contenidos
Produktibitatea eta tamainaren aldaketa
Azterketak ondorioztatzen du klima-aldaketak eta arrantza-presioak etorkizunean eragina izango dutela ezpata-arrainaren eta atunaren merkataritza-espezie nagusien produktibitatean. Hemendik 2050era aztertutako populazioek, batez beste, beren produktibitate potentzial globala % 36 murriztuko dutela aurreikusten da. Emaitzek iradokitzen dute maila trofiko handiko espezieei gehiago eragingo diela klima-aldaketak arrantza-presioak baino, baldin eta haien errendimendu jasangarriko mailetatik edo egungo arrantza-presiotik hurbil mantentzen badira.
“Ozeano Bareko hegalaburrak bakarrik erakusten du etorkizunean pixka bat gora egingo duela. Kalkuluen arabera, bost especie (Atlantikoko eta Hegoaldeko atungorriak, ezpata-arraina, patudoa eta atun zuria) murriztu egingo dira biomasan eta tamainan, erritmo desberdinetan” dio Erauskin-Extramianak.
Neurriari dagokionez, ereduak % 15eko murrizketa orokorra aurreikusten du 2050erako, klima-aldaketa dela eta. Hala ere, zenbait populaziotan, hala nola rabilaren eta Ozeano Bareko atuntxikiaren kasuan, tamaina handitzea aurreikusten da. Aipatu behar da ere arrainaren prezioa eta eskaria neurri batean arrainen tamainaren mende daudela, eta, beraz, klima-aldaketak eta arrantzak arrantza-industriaren diru-sarrerak murriztu ditzakete potentzialki, baita produktibitatea handitzea espero den populazioak harrapatzeko ere.
Klima-aldaketara egokitzeko neurriak hartzea
“Arrantza-industriak klima-aldaketara egokitzeko neurriak hartu beharko lituzke, arrainaren balioa jasangarritasun-ziurtagirien bidez handituz eta itsasoko erregai-kontsumoa eta denbora murriztuz, digitalizazioaren erabilera handiagoarekin. Erregaiaren kontsumoa murriztea ere klima-aldaketa arintzeko neurritzat har daiteke, atunaren arrantzan erabilitako erregaia munduko arrantza osoaren % 5 delako eta CO2 isuriak murriztuko lituzkeelako “, ondorioztatu du Erauskin-Extramianak.
“Edozein ereduren emaitzak tentuz hartu behar dira, dituzten mugak eta ziurgabetasunak direla eta. Hala ere, proiektatutako aldaketen norabideak eta tamainak agerian uzten dute etorkizunean gerta daitekeen agertokia, erabakiak hartu ezean “, ondorioztatu du.
Ikerketa AZTIko talde batek egin du, British Columbiako Unibertsitatearekin lankidetzan, eta Europako eta nazioko zenbait ikerketa-proiektuk finantzatu dute: Espainiako Gobernuaren dirulaguntza bat, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarena (EU-Eranet PCI2018-092995), H2020 Mission Atlantic proiektua (Ref. Grant Agreement Number 862428), H2020 FutureMARES proiektua (Erref. Grant Agreement Number 869300), SusTunTech (Erref. Grant Agreement Number 869342) eta SOMBEE proiektua (Belmont Forum, Bioanitza). Hiru urte iraun duen lanak agerian uzten du itsas baliabide hain garrantzitsuen etorkizuna bermatzeko ahaleginak non jarri behar ditugun.
2023ko otsailak 27