Loading Events
premios_btem_azti_cluster

Basque Food Cluster-ak eta AZTIk  antolatzen dituzten Euskadiko Elikadura Berrikuntzako Sarien (BTEM) helburua: Euskadiko elikagaien sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea, edozein dela ere enpresen tamaina, berrikuntzaren alde jardunez Euskadiko elikaduraren sektorea garatzen laguntzen baitute.

Sariek euskal enpresen berrikuntza saritzen dute hiru kategoriatan:

  • Berrikuntza teknologikoa (produktua)
    Merkatu aukera edo premia bat argiro atzeman eta merkatuan produktu edo zerbitzu berri edo hobetu bat arrakastaz txertatu duen enpresari emango zaio saria, betiere eskari hori estali eta bere negozioari lehiakortasun abantaila ekarri badio. Produktu berri bat, ontzi berri bat, teknologia berri bat… izan daiteke berrikuntza.
  • Enpresa berrikuntza (prozesua)
    Bere prozesuetan edo negozio ereduetan aldaketak egin dituen enpresa bati emango zaio saria, gauzak beste era batera egiteak lehiakortasun abantaila ekarri dionari.
    Kontuan izango dira alor hauekin lotura duten alderdiak: berriak diren edo hobekuntza nabarmena dakarten ekoizpen, logistika eta banaketa prozesuen ezarpena edo produktu edo zerbitzuei laguntzeko jarduerak.
    Kategoria horretan sartzen da, halaber, enpresak lehendik erabili gabeko antolakuntza metodo berrien ezarpena.
    Kategoria horretako sarietarako hautagai izan daitezke handitze eragiketak zehaztu, aztertu eta prestatu dituzten enpresak, bai eta enpresa eragileen eta haien bezero eta hornitzaile kateen artean enpresa arteko lankidetza proiektuak prestatu eta martxan jarri dituztenak ere.
  • Merkatu berrikuntza
    Sariaren helburua hau da: aitortzea beren egungo egoera nabarmen hobetzen duten estrategia edo kontzeptu komertzial berriak ezarri dituzten enpresak, negozioa handitzeko merkatuak edo bideak aurkitu dituztenak, plan bat diseinatu eta arrakastaz gauzatu dutenak eta abar. Bereziki balioetsiko dira nazioartera hedatzeko merkatu estrategiak eta kanal berriak jorratzen dituztenak (digitala…).

Ekitaldiak, gainera, topagune sektorial bat izan nahi du, non Euskadiko elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak bildu ahal izango diren.

Aurten sari-banaketa FOOD 4 FUTURE ekitaldiaren esparruan egingo da BILBAO EXHIBITION CENTER (Bizkaia) maiatzaren 17an 18:30tan.

SARIEN OINARRIAK <<HEMEN>>
IZENA EMAN <<HEMEN>>