Eusko Jaurlaritzak AZTIko bi kertzaileren ikerketa-lana eta meritu zientifikoa eta teknologikoa aintzatetsi ditu
Azken berriak
Tresna berritzaile batek itsas sektoreen garapen jasangarria eta itsas biodibertsitatearen kontserbazioa sustatzen ditu
Planeta kaltetu gabe elikagaien ekoizpena handitzeko gakoak aztertu ditu AZTIk: ekodiseinutik kontsumitzailearen paperera
Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoari buruzko euskarazko lehen hiztegia eskuragarri, AZTIren laguntzarekin
Ikerketako 21 profesionalek merezitako omenaldia jaso zuten atzo. Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, jendaurrean aintzatetsi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) ikertzaileek bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean egin duten lana. 21 ikerlari hauen arteam AZTIko bi daude: Naiara Rodriguez Ezpeleta, molekular ekologian eta bioteknologian, aditua, eta Ángel Borja, itsas ingurumenan.
Aintzatespena jaso duten pertsona guztiek Lehendakaritzan atzo egindako topaketa izan zuten Lehendakariarekin, Arantxa Tapia sailburuarekin eta Estibaliz Hernaez sailburuordearekin. Ekitaldian teknologia-zentro eta IKZetako presidente eta zuzendariak ere izan dziren, eta, bertan, bai sailburuak bai Lehendakariak eskerrak eman zizkieten ikertzaileei, ezagutza sortzen egiten duten lanagatik, hura zuzenean islatzen baita Euskadiko enpresa-egituraren lehiakortasunean.