Urpeko bizitza
Hondakinek geroz eta inpaktu handiagoa dute ozeanoetan. Bestalde, itsas ingurunea gehiegi ustiatzen ari gara eta kudeaketa txarra egiten ari gara. Horrek guztiak zuzeneko eragina dauka itsasoen dibertsitate biologikoan eta ekonomiaren zein ingurumenaren garapenean.
Ozeanoak zaintzearen garrantzia
Babestutako itsas eremuak ezarriz gero, arrantza harrapaketak handituko dira, eta, horrenbestez, pobrezia murriztuko da, diru sarrerak handituko baitira eta pertsonen osasuna hobetu. Gainera, itsasoen eta kostaldeen zaintzan lan egiteak eragin nabarmena dauka turismoaren sektorearen garapenean.
Urpeko bizitza babesteko ekintza guztiek zuzeneko eragina izango dute pertsonen osasun eta bizi kalitate hobean, diru sarrerak handitu eta pobrezia gutxituko baita
Arrantzaren industrian duen inpaktua
Munduko gobernuek eta agintariek itsas eremu babestu, integral eta eraginkorrak sortzeko ekimenak bultzatu behar dituzte, horiek bermatuko baitute arrantzaren industriaren etorkizuneko iraunkortasuna eta dibertsitate biologikoaren kontserbazioa.
Erronka horri aurre egiteko dugun konpromisoa
AZTIn dagoeneko lanean dihardugu, itsas ekosistemen funtzionamendua aztertzen, itsasoen eta kostaldeen ingurumen kudeaketa ebaluatu eta aztertzen eta itsas bizitzaren kontserbazio hobea ekarriko duten itsas teknologia berritzaileak garatzen lagunduko diguten ekimenak martxan jartzen.
Konpromiso hori, hain zuzen, honako aplikazio eremu hauetan ikusi daiteke AZTIren lanaren baitan: