Osasuna eta ongizatea
Azken urteotan, aurrerapauso handiak eman dira pertsonen osasunari eta ongizateari dagokienez. Alabaina, oraindik ere asko dago egiteko, baldin eta arlo honetan oraindik ere egon badauden desorekak eten nahi baditugu: urtean 5 urtetik beherako 6 milioi haur baino gehiago hiltzen dira, eta garapen bidean dauden eskualdeetako osasun laguntza emakumeen erdiek baino ez dute eskuratzen.
Osasunaren eta ongizatearen garrantzia
Oinarrizko giza eskubidea da pertsona guztiek izatea osasun maila eta osasun laguntza maila gorenak. Horregatik, guztiontzat ahalik eta bizimodu osasuntsuena bermatuko duten irtenbideak garatu behar ditugu, gizarte aberatsagoak ekarriko baititu horrek.
Soilik 1.000 milioi dolarreko kostua duten txertoekin, urtean milioi 1 haurren bizitza salbatuko genuke
Gizarte osasuntsua, ekonomia osasuntsu baten adierazle
Ezin konta ahala ekimen behar dira gaixotasun sorta zabala errotik desagerrarazteko eta osasunarekin lotuta oraindik hor dauden eta sortzen ari diren gai ugariri eta askotarikoei aurre egiteko. Ahalegin hori eginez gero lortutako onurek aise konpentsatuko dute kostua.
Erronka horri aurre egiteko dugun konpromisoa
AZTIn ulertzen dugu elikadura ezaugarri gakoa dela bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasunei aurrea hartzeko. Horregatik, doitasunezko nutrizioa erabiltzen dugu produktuak berritzeko, eta, era horretan, dieta pertsonalizatua izateko irtenbideak emateko.
Konpromiso hori, hain zuzen, honako aplikazio eremu hauetan ikusi daiteke AZTIren lanaren baitan: