

Klimaren aldeko ekintza
Jakin badakigu klima aldaketak kontinente guztietako herrialde denei eragiten diela, eta inpaktu negatiboa dakarkiela horien ekonomiari, pertsonen bizitzari eta komunitateei. Eta aurreikuspenen arabera, etorkizunean ondorioak are larriagoak izango dira. Klima patroiak aldatuz doaz, eta horrek eragina dauka tenperaturan, itsasoaren mailan zein azidotzean, eta espezieen dibertsitatean. Berehala esku hartzen hasten ez bagara, etorkizuneko ondorioak katastrofikoak izan litezke.


Klima aldaketaren aurka ekitearen garrantzia
Gerta liteke iruditzea klima aldaketari aurre egiten lagunduko diguten presako neurriak hartzea garestia dela. Alabaina, era horretako ekintzetan inbertitu ezean, galarazi egingo dugu klima aldaketatik eratorritako aldaketetara egokitzea, bai eta lanpostu berriak sortzea ere, eta horiek guztiek pertsonen bizi kalitatea eta aberastasuna hobetzen lagunduko lukete.
Eskura ditugu, baina, herrialde guztiek jarduera ekonomiko iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa gauza dezaten beharrekoak diren irtenbideak: energia berriztagarriak, kontsumo arduratsua… oraindik bide handia dugu egiteke


Enpresen erantzukizuna
Klima aldaketak eta ingurumenaren narriadurak mundu osoko enpresei eragiten dien mehatxutik lehiakortasun handiagoarekin lotutako aukerak ere ateratzen dira, eta horrek berekin dakar, halaber, konpainiak gehiago haztea eta garatzea, aztertzeko merkatu gehiago baitituzte.
Erronka horri aurre egiteko dugun konpromisoa
AZTIn ikerketa lana egiten dugu, klima aldaketak ozeanoan, kostaldean eta itsas baliabideetan dituen ondorioak ezagutzeko, eragin horietara egokitzeko estrategiak definitzeko eta horiek arintzeko neurriak ezartzeko. Era horretan, erronka orokor hori ustiatzeko moduko aukera bihurtuko dugu.
Konpromiso hori, hain zuzen, honako aplikazio eremu hauetan ikusi daiteke AZTIren lanaren baitan:
