combatir el cambio climático y sus efectos
accion-por-el-clima ODS 13

Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta horrek dakartzan ondorioei aurre egiteko presako neurriak hartzea

Klima aldaketak gure planetaren etorkizunari eragiten dion mehatxua dela tarteko, ezinbestekoa da lehenbailehen jardutea, eta klima aldaketari aurre egiteko eta horrek ozeanoan, kostaldean eta itsas baliabideetan eragingo dituen ondorioak errotik desagerrarazteko presako neurriak hartzea. Soilik era horretan lortuko dugu guztiontzako mundu iraunkorrago bat eraikitzea.

Conservar y gestionar de forma sostenible los océanos, los mares y los recursos marinos
vida-submarina ODS 14

Urpeko bizitza

Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean kontserbatzea eta kudeatzea, garapen iraunkorra bermatzeko

Itsas eremuak babestea funtsezkoa da arrantza ustiapena modu eraginkor eta iraunkorrean kudeatzeko, bai eta itsas kutsadura eta ozeanoen azidotzea murrizteko ere. Beraz, guztion erantzukizuna daozeanoak eta hango baliabideak modu iraunkorrean kontserbatzea eta ustiatzea.

niños jugando salud bienestar
salud-bienestar ODS 3

Osasuna eta ongizatea

Bizimodu osasuntsua bermatzea, eta ezein adinetan, guztiontzako ongizatea sustatzea

Nahiz eta azken urteetan lan eskerga egin den, oraindik ere desorekak daude munduan osasunari eta ongizateari dagokienez. Funtsezkoa da ikertzen eta irtenbideak garatzen jarraitzea, herritar guztiek bizimodu osasuntsua izango dutela bermatzeko, eta, hala, ahalik eta ongizaterik handiena lortzeko.

planta piloto alimentación producción consumo responsable
produccion-responsable ODS 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen modu iraunkorrak bermatzea

Aurreikusita dagoen bezala 2050. urtean munduan 9.600 milioi pertsona baldin badaude munduan, oraingo bizimoduari eusteko ia hiru planeta beharko dira. Ingurumenean atzera bueltarik gabeko kalteak eragin nahi ez baditugu, ezinbestekoa da kontsumo eta ekoizpen iraunkorra lantzea; alegia, baliabide naturalak modu eraginkorrean erabiltzea eta elikagai zaborrak nabarmen murriztea.

pan-rustico-trigo-hambre-cero-azti
hambre-cero ODS 2

Zero gosea

Gosea amaitzea, elikadura segurtasuna eta nutrizio hobekuntza lortzea, eta nekazaritza iraunkorra sustatzea

Gosea eta malnutrizioa dira komunitateen garapen iraunkorrari traba gehien jartzen dizkioten bi faktoreak; bereziki, garapen bidean dauden herrialdeetan. Balantzaren beste aldean, gainpisua eta obesitatea ere izurri orokor bihurtzen hasita daude. Beharrezkoa da munduko elikadura sisteman aldaketak txertatzea, eta, hala, elikadura eskasaren tranpa amaitzea.