• AZTI zentro teknologikoak BIOGEARS proiektua koordinatu du biomaterialetan oinarritutako bio-sokak garatzeko eta muskuiluak eta algak hazteko orduan jatorri fosileko plastiko konbentzionalak ordezkatzeko
  • Bio-soka horiek karbono-aztarna % 34raino murriztu dezakete, ohiko plastikoekin alderatuta, muskuiluaren produkzio-errendimendu onena duen prototipoaren jasangarritasun (tekniko, ekonomiko eta ingurumen) analisiaren arabera.
  • Europar Batasuneko Itsas eta Arrantza Funtsak finantzatu du ekimena, eta Espainiako, Belgikako eta Irlandako erakundeek parte hartu dute.
BIOGEARS_cuerdas_LOW

Pasaia, 20ekintzetan maiatzak 11– Europar Batasunak eta administrazio nagusiek gero eta interes handiagoa dute kostaldeko akuikulturaren garapen iraunkorrerako, bai eta Bioekonomia Urdinaren sektorerako ere, horrek jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen baititu. Textuinguru honek, irtenbide berriak eskatzen ditu, iraunkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak.

Itsas zabaleko molusku eta algen hazkuntzak dira EBn hazteko aurreikuspen handiena duten sektoreak. Hala ere, hazkuntzarako erabiltzen diren sokak jatorri fosileko (konpostaezinak) plastiko konbentzionalekin egiten dira. Plastiko horiek hondakinak eta itsas zaborra sortzen lagun dezakete, eta behar bezala kudeatzen ez badira, itsas ingurumenean eragina izan dezakete,

Soka horien ekoizpenean alternatiba ekoeraginkorragoak aurkitzeko erronkarekin sortu zen BIOGEARS proiektu europarra, AZTI zentro teknologikoak lau urtez koordinatu duena.

Urtebete kultiboan eman ondoren, muskuilu ekoizpen handiagoak lortu ziren bio-sokekin (biogears), plastiko konbentzionalekin egindako sokekin baino. Gainera, bio-sokek beren ezaugarri funtzionalak eta iraunkortasun-ezaugarriak mantendu zituzten probek iraun zuten denboran.

“Muskuiluak eta algak hazteko egokiak diren soken prototipoak garatu eta probatu ditugu ingurune erreal batean. Emaitzek erakusten dutenez, bio-sokek muskuiluen akuikulturan erabiltzen diren soka konbentzionalak ordezkatzeko ahalmena dute, bai longlines eran esekita itsaso zabalean, bai batean”, nabarmendu du Leire Arantzamendik, AZTIko ikertzaileak.

BIOGEARS_ACUICULTURA_LOW

Jasangarritasuna: teknikoa, ingurumenekoa eta ekonomikoa

Ikertzaileek prototipoen iraunkortasuna ere aztertu eta ebaluatu zuten, alderdi teknikoak, ingurumenekoak eta ekonomikoak kontuan hartuta.

“Biodegradagarritasun-probek erakutsi zuten sokak ez zirela itsasoko uretan degradatzen 20-30 ºC-tan edo gutxiagotan. Konpostagarritasun-probek, berriz, erakutsi zuten erabat konpostatu daitezkeela baldintza industrialetan, 58 ºC-tik gora, eta horrek lagunduko lukeela hondakinak modu iraunkorrean kudeatzen bere bizi amaieran, birziklatze organikoaren bidez eta konpostaje industrialeko baldintzetan” gehitu du Arantzamendik

Adibidez, ebaluatutako prototipoetatik, produkzio-errendimendu onena duenak % 34raino murriztu zuen karbono-aztarna bizi-zikloan zehar, soka konbentzionalekin alderatuta.

“Gaur egun, bio-sokak fabrikatzeko behar diren lehengai biooinarrituen (biopolimeroak) kostuak handiagoak badira ere, haien produkzio-errendimenduak gainkostu hori konpentsatzen du. Gainera, etorkizuneko joerek, merkatuaren eskariari erantzuteko biopolimeroen ekoizpena handitzea aurreikusten dutenek, material horien prezioa murriztu lezakete eta sokak are lehiakorragoak izan litezke” ondorioztatu du Arantzamendik.

BIOGEARS_cuerdas_02_LOW

BIOGEARS proiektuan lortutako emaitzek akuikulturaren industria jasangarri eta ekoeraginkorra sustatuko dute, oinarri biologikoko balio-kate bat sortuz. Gainera, EBko Bioekonomia Estrategiarekin eta itsasoko zaborrak eta mikroplastikoak murrizteari buruzko Europako politiken aplikazioarekin bat datoz.

Ekimen hau EBko Europako Itsas eta Arrantza Funtsak finantzatuta du eta GAIKER, ITSASKORDA, ERINN Limited eta CENTEXBEL erakundeek ere parte hartu dute.

Azken berriak