Bideometria sare batek Espainiako eta Frantziako kostaldeak ‘zaintzen’ ditu
Azken berriak
Irtenbide zirkular berriak itsas plastikoak murrizteko Europako arrantzan
Patudoak Bizkaiko golkoarekiko duen fideltasunaren lehen ebidentzia zientifikoa
Errealitate gordina negar egiteko bada ere, libre ere bihur zaitzake. Klima-aldaketari buruzko datu batzuk.
- Kostaldeko hogeita hamar tokik baino gehiagok dute KOSTASystem estazio bana. Berau, bideometrian oinarritutako sistema bat da eta kostaldea denbora errealean monitorizatzeko eta egungo zein etorkizuneko arrisku klimatikoei aurre egiteko erabiltzen da.
- AZTI zentro teknologikoak garatutako soluzioari esker, hondartzetako bainularien segurtasuna eta dagoen jende kopurua ere ebalua estimatu daiteke, besteak beste.
Pasaia, 2024ko uztailaren 10a- Kostaldeko administrazio publikoek tresna berriak behar dituzte hondartzen kudeaketari aurre egiteko. Eguneroko kudeaketaz honez gain, klima aldaketarekin lotutako ingurumen egoerak (itsasoaren mailaren igoera edo kontrako fenomeno meteorologikoak) ezagutzen eta aurreikusten lagundu dezaketen erramintak ere beharrezkoak dira.
Hutsune hori betetzeko, AZTI zentro teknologikoak KOSTASystem garatu zuen. , mugaz gaindiko KOSTARISK laborategiaren esparruan (Université de Pau et des Pays de l ‘Adour, SUEZen Rivages ProTech zentroa eta AZTIk osatuta). . KOSTASystem itsasertzak monitorizatu ahal izateko bideometrian oinarritzen den sistema bat da, eta eguzki panelez elikatutako bideo kamerak eta adimen artifizialeko algoritmoak konbinatzen ditu irudiak prozesatzeko.
Gaur egun, 35 KOSTASystem estaziok Espainiako eta Frantziako kostaldeak monitorizatzen dituzte eta kostaldeko udalerriek klima aldaketak eragindako ondorioak ezagutzeko eta behatzeko baliatzen dituzte. Honez gain, jazo daitezkeen arriskuetan oinarrituta, erabakiak hartzen lagundu dezakete. Finean, hondartza seguruagoak izatea da helburu.
“Tresna honek kostaldea kudeatzeko arduradunei itsasertza eta hondartzak zaintzeko sistema bat eskaintzen die, topografia edo beste tresna tradizional batzuk bano eraginkorragoa eta merkeagoa”, azaldu du Irati Epelde Pagolak, AZTIko ozeanografiako adituak.
Bestalde, KOSTASystem kameren sareak, hondartzen jarraipen morfologikoa egitea ahalbidetzen du aurrez definitutako adierazle batzuekin. Hau da, hondartzak monitorizatzen ditu eta itsas lerroak nola eboluzionatzen duen eta hondartzaren forman denboran gertatzen diren aldaketak ebaluatzen ditu, esaterako, hondar espazioaren galera edo hondarraren distribuzioa.
“Adierazle morfologiko hauek zenbakizko ereduak doitzeko eta baliozkotzeko ere erabiltzen dira, hondartzen etorkizuneko agertokiak eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko bilakaera analizatzeko balio dezaketenak”, gehitu du AZTIko adituak.
Halaber, sistemak olatuen inpaktua eta eragina neurtzen du, denbora errealean, portuetan zein kostaldeko beste azpiegitura batzuetan, hala nola kostaldeko pasealekuetan.
Horrenbestez, alde batetik, denboraleek kostaldean izango duten inpaktua iragarri eta ekaitzaldietarako alerta goiztiarreko sistemak baliozkotu daitezke, eta, bestetik, horien ondorioak arintzeko neurrien diseinuan aurre egiten laguntzen dute, bai epe ertainera, bai epe luzera.
Azkenik, kostaldean jasotako itsasoko zaborraren dinamika ere monitorizatzen lagundu dezake eta horiek itsasertzetan eragiten dituzten efektuei buruzko ondorioak ateratzeko.
Segurtasun handiagoa hondartzetan bideometria sareari esker
Gainera, KOSTASystem hondartzetako sorospen zerbitzuen aliatu ona izan daiteke, hondartzetako korronte arriskitsuak detektatzeko eta aurreikusteko duen gaitasunari esker. Euskal kostaldeko hondartza askotako sorosleak 2013az geroztik ari dira teknologia hori erabiltzen, eta 2024an Kanarietara zabaldu da.
Teknologiari esker, hondartzako zaindariek zehazki ikus ditzakete korronte arriskutsuak, eta hondartzetako korronteen zirkulazioaren patroiak iragartzen ditu, zenbakizko ereduen bitartez. “Hori baliagarria da sorospen zerbitzuei laguntzeko eta, horrenbestez, bainularien segurtasuna bermatzeko” nabarmendu du Iratik.
Azkenik, bideometriak aukera ematen du hondartzetako erabiltzaileen okupazio-dentsitatearen jarraipena egiteko, jende kopurua kalkulatzeko eta urteko txostenak egiteko, ohiko portaerei eta gehien erabiltzen diren guneei buruzko ondorioak ateratzeko.
COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzak eskatuta, tresna egokitu egin zen, denbora errealean hondartzetako okupazioari buruzko informazioa emateko, jende kopuruaren inguruko gomendioak betetzen zirela bermatzeko. Gaur egun, “Nik Hondartzak” izeneko aplikazioak martxan jarraitzen du, erabiltzaile guztiek hondartzetako okupazio maila kontsultatu ahal izan dezaten hondartzara joan aurretik.
2024ko udan, Kanaria Handiko Las Palmas gehitu zaio ekimenari, LPA Beach aplikazioarekin. Aplikazio honek ere, denbora errealean ematen du informazioa, Canteras, Laja eta Alcaravaneras hondartzetako mareei, okupazioari, itsas-klimari eta erabilgarri dauden zerbitzuei buruzkoa.