![barco-mandos-dirigir-ria-capitan-sobre-azti barco-mandos-dirigir-ria-capitan-sobre-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/barco-mandos-dirigir-ria-capitan-sobre-azti.jpg)
Ezagutu AZTI
AZTI zentro zientifiko eta teknologikoa da, eta inpaktu handiko eraldaketa proiektuak gauzatzen ditu Nazio Batuen 2030 GIHekin bat datozen erakundeekin.
Gure helburua da, hain zuzen, pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatzea, gizarte osasuntsu, iraunkor eta oso bat lortzen laguntzeko .Itsas ingurunean eta elikaduran espezializatuta gaude, eta zientzian zein ikerketa sendoetan oinarritutako abangoardiako eta balio erantsiko produktu eta teknologiak eskaintzen dugu.
Índice de contenidos
Gure rol bereizgarria
- Planetako bizitzaren jasangarritasunari laguntzea
- Pertsonen osasuna hobetzea
- Enpresa-sarea eta gizartea dinamizatzea
- Kalitatezko enplegua mantentzea eta sortzea
- Ezagutu, eraldatu eta aurrera egiteko ideiak sortzea
- Eraldaketa-proiektu estrategikoak bultzatzea erronkei aurre egiteko prest dauden enpresa eta erakundeekin.
Helburua, Misioa, Bisioa eta Balioak
Helburua
Gure ametsa gizarte osasuntsu, iraunkor eta osoa lortzen laguntzea da. Gozatu egiten duen gizartea, naturarekin orekan. Gizarte bat, non inpaktu handiko zientziak eta teknologiak pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatuko duten.
Misioa
Gure misioa ezagutza sortzea eta transmititzea da, eraldaketa-proiektuak garatuz, Nazio Batuen jasangarritasun-helburuak lortzeko erronka onartzeko prest dauden erakundeekin, aberastasuna sortu eta gizateriaren ongizatea hobetzeko.
Bisioa
2030erako Europako itsas eta elikaduraren agertokiko funtsezko aktore bihurtuko gara, eta zientzia eta ikerketa sendoetan oinarritutako abangoardiako eta balio erantsiko produktu eta teknologiak eskainiko ditugu.
Balioak
Elkarlaneko berrikuntzak eta berrikuntza eraldatzaileak, balioa sortzeak, errespetuak, aniztasunak, gardentasunak, konpromisoak, eraginkortasunak eta jakin-minak bideratzen dute gure kultura.
- Berrikuntza sarean, ekipoen artean, eta bezeroekin eta ingurunearekin batera, ideiak konektatzeko eta balioa sortzeko.
- Enpatia ikuspuntu guztiekiko, ulertzeko eta eraldatu ahal izateko daukagun gaitasuna handitzeko.
- Aniztasuna, pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatuz. GURE BERDINTASUN PLANA
- Gardentasuna komunikatzen dugunean, konfiantza eta sinesgarritasuna eraikitzeko.
- Zientziarekiko konpromisoa, gizartearen erronkei irtenbide berritzaileak aurkitzeko.
- Eraginkortasuna lanean, ingurune lehiakorra, motibagarria eta bizkorra sortzeko.
- Jakin-mina, ezagutzen ez duguna ikasteko eta profesional eta pertsona gisa hazteko.
![grafico-seguimiento-papel-numeros-sobre-azti grafico-seguimiento-papel-numeros-sobre-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/grafico-seguimiento-papel-numeros-sobre-azti.jpg)
![grafico-seguimiento-papel-numeros-sobre-azti biotecnologia_azti_investigacion](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/grafico-seguimiento-papel-numeros-sobre-azti.jpg)
Espezializazio arloak
AZTI 10 ikerketa eremuren inguruan antolatzen da:
![areas-de-especializacion-sobre-azti ODS en los que trabaja AZTI](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/05/areas-de-especializacion-sobre-azti.jpg)
2023ko datuak
AZTIren sorrera urtea
Argitalpen indexatuta
Enplegatu
Ikertzaileen artean doktoreak dira
Emakumeak
Zeharkako enplegu sustatu dira
Proiektu bizirik
Bezero
Diru sarrerak
Negozioak dinamizatzea
I+Gan inbertitzen dugun euro bakoitzeko 7 euro mobilizatzen dira arrantza industrian eta 15 euro elikadurarenean
![euro-bat-berrikuntza-garapena-zazpi-industia-hamabost-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/euro-bat-berrikuntza-garapena-zazpi-industia-hamabost-azti.jpg)
Industria eta gizarte sarea dinamizatzea erronka da AZTIrentzat
Berrikuntzan, balioa sortzen eta lehiakortasuna handitzen parte hartzen dugu sektore publikoan zein pribatuan
Ezagutza negozio aukera bihurtzen dugu, eta proiektuak enpresekin batera lantzearen alde egiten dugu, emaitzak industri sarera transferitzeko bide nagusi moduan. Hori lortzeko lizentzi kontzesioen bitartez eta enpresa berriak sortuz lortzen dugu, gure ikerketa jardueraren zati moduan garatutako teknologietan oinarrituta.
Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak sortzea bultzatzen dugu (OIEB), eta etengabeko garapenean laguntzen diegu.
![tecnologia_marina_azti_investigacion_innovacion tecnologia_marina_azti_investigacion_innovacion](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2023/12/tecnologia_marina_azti_investigacion_innovacion.jpg)
Bikaintasun zientifikoa
Kalitate zientifiko handiaren eta ikerketaren emaitzen uztarketa da gure taldeak nazioarteko erreferentea izateko oinarria
- AZTI SCIMAGO indizean aintzatetsita dago. Indize horrek bikaintasuna maila globalean ebaluatzen du, Ikerketan, Berrikuntzan eta eragin sozialean egindako ekarpenaren bidez. Gure ezagutza-arloetako mundu mailako erakundeen % 23k bakarrik berdintzen edo gainditzen ditu gure emaitzak.
- Argitalpen zientifikoen kopurua urtean 120 indexatu ingurukoa da ( % 75 baino gehiago lehen kuartileko aldizkarietan), eta AZTIren lanen 6.000 aipu baino gehiago izan dira 2023an. Eraginari dagokionez, aipamenen kopuruak gora egiten du aldizka, argitalpen bakoitzeko 30 aipuak gaindituz.
- Scientific, Technical and Economic Committee for Fisheries (STECF) adituen batzorde zientifikoaren %8 AZTIko ikertzaileak dira; batzordeak Europar Batasuna aholkatzen du arrantza gaietan. Batzorde horretan Europa mailan ordezkaritzarik handiena duen ikerketa zentroa gara.
- AZTIko zientzialariek hainbat batzorde zientifikotan parte hartu edo gidatzen dute gure ikerketa eremuekin lotutako esparruetan. Nabarmentzen ICES eta ICCAT presidenteordetza zientifikoa eta arrantza kudeatzeko ICCAT, IOTC, IATTC eta WCPFC erakundeetan EBren ordezkaria izatea.
- Arrantzako Idazkaritza Nagusiak AZTIri eskatu dio du bazterkinei buruzko Europako erregelamendu berriaren eraginei buruz aholkatzeko, baita Europako Parlamentuak ere, deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularrarekin lotutako alderdiei buruzko informazioa emateko arrantzan.
Akreditazioak eta egiaztapenak
![logo-reconocimiento-oro-gestion-avanzada-acreditacion-certificado-sobre-azti logo-reconocimiento-oro-gestion-avanzada-acreditacion-certificado-sobre-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/logo-reconocimiento-oro-gestion-avanzada-acreditacion-certificado-sobre-azti-150x150.jpg)
Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko Aitorpena
![logo-calidad-q-2011-acreditacion-certificado-sobre-azti logo-calidad-q-2011-acreditacion-certificado-sobre-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/logo-calidad-q-2011-acreditacion-certificado-sobre-azti-150x150.jpg)
Urrezko Q 2011
Kudeaketaren kalitatea
![ISO27001 ISO 27001](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2024/03/ISO27001.jpg)
ISO 27001
Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema
Informazioaren segurtasun-politika Ziurtagiriaren esparrua![enac_N167_LE320-min enac_N167_LE320](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2022/05/enac_N167_LE320-min.jpg)
UNE-EN ISO 17025:2017
Laborategi akreditatua (politika behar duenaren eskura dago)
Egiaztagiria Egiaztapen esparrua![iso_9001](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2024/03/iso_9001.jpg)
UNE-EN ISO 9001:2015
Kalitatea Kudeatzeko Sistemak
Ziurtagiriaren esparrua![iso_14001 iso_14001](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2024/03/iso_14001.jpg)
UNE- EN ISO 14001:2015
Ingurumena Kudeatzeko Sistema
Ziurtagiriaren esparrua![une_166002 une_166002](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2024/03/une_166002.jpg)
UNE 166002:2021
I+G+b kudeaketa: I+G+b kudeaketa sistemaren eskakizunak
Ziurtagiriaren esparrua![logo-ondoan-auditoria-control-acreditacion-certificado-sobre-azti logo-ondoan-auditoria-control-acreditacion-certificado-sobre-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/logo-ondoan-auditoria-control-acreditacion-certificado-sobre-azti-150x150.jpg)
OHSAS 18001:2007
Laneko Segurtasun eta Osasuna
Laneko Segurtasun eta Osasun politika Ziurtagiriaren esparrua![icono-politica-acreditacion-certificado-sobre-azti icono-politica-acreditacion-certificado-sobre-azti](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2019/02/icono-politica-acreditacion-certificado-sobre-azti-150x150.jpg)
AZTIko politika
Kudeaketa politika![aliados_brta logo brta](https://www.azti.es/wp-content/uploads/2020/03/aliados_brta-1.jpg)
Basque Research and Technlogy Alliance-en parte
Euskal teknologia ekosistema sustatzeko Aliantza gorena
BRTA euskal enpresentzako soluzio teknologiko aurreratuak garatzeko helburua duten zentroen aliantza bat da, lankidetza-ikerketako 4 zentrok (CIC BioGUNE, CIC NanoGUNE, CIC BiomaGUNE eta CIC EnergiGUNE) eta 12 zentro teknologikok (Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech) osatua.
Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen eta hiru lurraldeetako foru-aldundien laguntzarekin, aliantzaren helburua zentroen arteko lankidetza bultzatzea, enpresen lehiakortasunerako ezagutza sortu eta transmititzeko baldintzak indartzea eta euskal gaitasun zientifiko-teknologikoa zabaltzea da.
BRTAk 3.900 profesional ditu, urtean 300 milioi eurotik gorako fakturazioa du, Europako eta nazioarteko 120 patente eta 1.500 argitalpen zientifiko sortzen ditu urtean.