• Zentro teknologikoa lehen aldiz hasi da marrazo muturluze aleak (Isurus oxyrinchus) monitorizatzen. Espezie hau arriskuan dago Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) zerrenda gorriaren arabera
  • Marrazo urdinen migrazio-portaerari buruzko datu berriak azaldu dituen ikerketa-proiektu baten jarraipena da, espezie hau gure kostaldean ia urte osoan kokatu dituena
  • Ikerketak funtsezko informazioa emango dio arrantza-sektoreari, arriskuan dauden espezie horien ustekabeko arrantza saihesteko eta haien kontserbazioa sustatzeko

Pasaia, 2024ko abenduaren 17an – Marrazo muturluzea, marrazo arrunta edo dientusoa bezala ere ezaguna, 4,5 metro luzeera izan ditzake eta 30 urte baino gehiago bizi daiteke. Espezie hau, beste kokapen batzuen artean Bizkaiko golkoan aurki daitekeena, gaur egun Naturaren Kontserbazioaren Nazioarteko Batasunak (UICN) “desagertzeko arriskuan” bezala sailkatu dago. ICCATek egindako azken ebaluazioak gehiegizko ustiatze egoeran kokatzen du.

Hori dela eta, ikerketa-lana funtsezkoa da marrazoen mugimenduei eta portaerei buruzko informazio berria emateko, marrazo muturluzea bezalako marrazo-espezieak kontserbatzen eta berreskuratzen lagun baitezake, espezie horiek funtsezkoak baitira itsas ekosistemetan, baita arrantza interesa dutelako ere.

Bizkaiko golkoan ustekabean harrapatu ez dezaten, AZTI zentro teknologikoa lanean ari da 2023tik hainbat marrazo monitorizatzen dituen ikerketa batean. Aurten, lehen aldiz, 1,4 metroko marrazo muturluze eme bat markatzea lortu du. Ale honi Amalur izena jarri zaio, espezie honek itsas ekosistemen orekaren parte integral gisa duen garrantzia azpimarratu nahi duen duen seinale.

“Bi marka satelital jarri genituen abuztuaren erdialdean, mugimendu horizontal eta bertikalei buruzko informazioa lortzeko. Une honetan hegoalderako bidean dago, Madeira uhartea (Portugal) atzean utzita. Marketako batek denbora errealean ematen du bere posizioa, marrazoa azalera ateratzen den bakoitzean”, azaldu du AZTIko ikertzaile eta arrantzaren kudeaketan aditua den Maite Erauskin-Extramianak.

Marrazo hau 2023an eta 2024an markatutako urdinei gehitzen zaie (gazte indibiduo txikietatik helduetara). Adituak gidatutako taldea ari zen horiek monitorizatzen, eta, proiektua oraindik fase goiztiarrean dagoen arren, datu berriak lortu dira haien lehentasunezko eremu eta sasoiei buruz.

“Lortutako datuek marrazo urdinak ia urte osoan kokatzen dituzte gure kostaldean, eta ez soilik Galiziako uretaranzko udan egindako migrazioan, hasieran uste zen bezala”, nabarmendu du Erauskin-Extramianak.

Lehen analisiek ere Bizkaiko golkoaren barruan marrazo urdinen mugimendu asko erakutsi dituzte, eta itsaspeko arroilen gunea espezie horientzat interes bereziko eremua dela dirudi.

marcado de mako

Arrantza-jarduerarekin bizikidetza

Bizkaiko golkoan bizi diren marrazo-espezieen patroiei buruzko ezagutza areagotuz, giza eta arrantza-jarduerekin bizikidetza harmoniatsua sustatzea da AZTIk gidatutako eta sustatutako ekimenaren helburua.

“Garrantzitsua da marrazoen kokapenaren eta urte-sasoiaren lehentasunak ezagutzea; izan ere, horri esker, espezie horien ustekabeko arrantza-hilkortasuna murriztera eta haien populazioak berreskuratzera bideratutako kudeaketa-neurriak garatu ahal izango ditugu” gehitu du AZTIko ikerlariak.

Gainera, gizartea sentsibilizatzeko eta gure uretan dauden marrazoen kontserbazioa sustatzeko, Ocean Collective elkarte alemaniarrarekin lankidetzan ari gara. Erakunde horrek hainbat bideo prestatu ditu proiektua eta gure kostaldean dauden marrazo-espezieen dibertsitatea ikuspuntu ekologiko eta ekosistemiko batetik ezagutzera emateko. Horrela, gizarteak marrazoen inguruan izan duen irudia desmitifikatu nahi dute, itsasoko harrapari arriskutsuak direlakoan.

Proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) Europako laguntzen bidez. Ekimen kolaboratiboa da, eta hainbat eragile eta erakunderen parte-hartzea ezinbestekoa da arrakasta lortzeko. Horien artean daude besteak beste arrantza-sektorea, aisialdiko arrantzaleak (Fishing and Sailing the Basque Country), marrazoak begiztatzen espezializatutako operadore turistikoak (Mako Pako eta Caila Diving) eta herritarrak. Marrazoen markaketak eta ikus-entzunezko ekoizpenak Ocean Collective-i dagozkieeta Ocean Wildlife Project-en finantza-laguntza dute.

Azken berriak