• Sari horiek Estatuan arrantza jasangarriarekin konpromiso nabaria duten entitateak aitortzen dituzte
  • AZTI, Kofradia Itsas Etxea – Izan Arrantzale eta Eroski Taldea dira sarien hirugarren edizio honetan hamabi kategorietan saria jaso duten entitateetako batzuk.

Marine Stewardship Council (MSC) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta 25 urte baino gehiago daramatza arrantza jarduera jasangarria izateko ahaleginak egiten. Gaur goizean, Donostiako Kursaal Jauregian, Mares Para Siempre Sarien III. edizioa ospatu du. Sari horiek Estatuan arrantza jasangarrian sartuta dagoen balio-kate osoaren konpromisoa aitortzen dute.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz izan da bertan, zeinak honako hau nabarmendu du: “Euskal Erakundeok lehiakorra eta errentagarria den Euskadiko eta Europako arrantza-sektore baten oinarriak finkatzearen alde egiten dugu, baina ez hori bakarrik: gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik jasangarria ere izan dadila nahi dugu. Euskadi eredu izan da arrantzaren arloan, eta eredu izaten jarraitu nahi du, jarduera ingurumenarekin modu errespetutsuan egin dadin”.

Sarien banaketa-zeremonian MSCko zientzialari nagusi Katie Longok hitzaldia eman du honako hauei buruz: klima-aldaketa eta arrantza jasangarriaren etorkizuna, arrantza-kudeaketaren berri emateko aurrerapen zientifikoak erabiltzeko modu berri eta hobeak lortzearen garrantzia, eta itsasoko produktuen merkatu jasangarria. Longok munduko beste zientzialari batzuekin batera egiten du lan, eta Ocean Health Index-a sortzen lagundu du, datu urriko arrantza-tokien kudeaketa hobetzeko tresnak garatu ditu, baita MSC ekoziurtagiriaren eragin ekonomiko eta sozialak hobetzekoak, eta arrantza-produktuen trazabilitaterako detekzio-metodoak ere garatu ditu.

Laura Rodríguezek, Espainia eta Portugaleko MSCko zuzendariak, honako hau azpimarratu du: “MSCrentzat ohore izugarria da Mares Para Siempre Sarien hirugarren edizio hau Euskadin egin ahal izatea. Gaur eman ditugun hamabi sarien bidez gure herrialdean egiaztatutako arrantza jasangarriaren laguntzaren buru izaten ari diren enpresa eta erakundeak nabarmendu nahi ditugu. Sari bakoitzaren atzean talde-lana dago, eta sariek euren ahaleginekin arrantza jasangarriaren arloan aurrerapenak posible bihurtzen dituzten pertsonak aitortzeko balio dezatela nahi dugu”.

Premios_MSC_AZTI

Arrantza jasangarriarekin biziki konprometitutako sarituak

MSCk lan zientifiko eta ikertzailea aitortu nahi izan du; izan ere, funtsekoa da arrantza-tokiek beren praktikak hobetu ahal izateko. Ildo horretan, erakundeak “Impulso a la Pesca Sostenible” kategoriakoMares Para Siempre saria eman dio AZTI Fundazioaren arrakasta-kasuari; izan ere, ezinbesteko laguntza izaten ari da MSC egiaztagiria lortu nahi duten ontzidientzat,  itsasbazterreko zein itsas zabalekoen kasuan. Horretarako, laguntza teknikoa, aholkularitza, begiraleen programak eta arrantzaren jasangarritasuna bermatzeko beharrezko informazioa ematen duten kanpaina zientifikoak kudeatzen ditu.

Beste irabazleak honakoak izan dira: Kofradia Itsas Etxea – Izan Arrantzale (“Educación en Pesca Sostenible” saria); Grupo Eroski (“Pescaderías Certificadas MSC” saria); Lidl España (“Supermercado Líder en Pesca Sostenible MSC” saria); Dia España (“Comunicación en Pesca Sostenible” saria ); Aldi España (“Trayectoria en Pesca Sostenible MSC” saria); Findus – La Cocinera (“Gama de Congelados MSC” saria); Alcampo (“Conservas MSC Marca Distribución” saria); Skandia (“Gama de Refrigerado MSC” saria) y Frime S.A.U (“Gama Restauración MSC” saria).

Día Mundial de los Océanos

El evento de entrega de los III Premios Mares Para Siempre se engloba dentro del marco de celebraciones del Día Mundial de los Océanos, efeméride que MSC celebra todos los años con una iniciativa que este año se desarrolla bajo el lema Todo Empieza Aquí, mensaje central que MSC quiere hacer llegar en su decimoquinta celebración del Día Mundial de los Océanos. Un mensaje que se lanza en 25 países de manera simultánea, involucrando para ello al sector pesquero, las empresas, la comunidad educativa y científica. Más información aquí: Día Mundial de los Océanos 2023 | Marine Stewardship Council (msc.org)

Azken berriak