AZTIk EHUren “Enpresari aplikatutako ekonomia zirkularra” masterrean parte hartzen du
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
- Jaime Zufíak, Aztiko Prozesu Eraginkor eta Iraunkorren arloko koordinatzaileak, irakasgai bate mango du elikadura eta honen ikuspegia eta harremana ekonomia zirkularrarekiko Gaia joarratuko duena.
- Masterra, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin (IHOBE) eta Basque Ecodesign Center-arekin elkarlanean antolatu da.
2020-2021 ikasturtean, EHUk ” Enpresari aplikatutako ekonomia zirkularra ” graduondokoa eskainiko du lehen aldiz master formatuan, Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatuta, eta Jaime Zufía, Aztiko Prozesu Eraginkor eta Iraunkorren arloko koordinatzailea, izango da bertako irakasleetako bat.
Zufia aditua da 4.0 elikadura-katean, Ekoizpen eraginkorrean, Ekonomia Zirkularrean: elikagaien azpiproduktuen balorizazioa eta elikagaiak prozesatzeko teknologietan, eta elikagaien sektorearen ikuspuntua emango dio masterraren edukiari. AZTIk arlo horretan dihardu hainbat hamarkadatan, eta erreferente izatea lortu du.
Masterra Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) eta Basque Ecodesign Center-aren laguntzarekin emango da, eta ikasleak ekonomia zirkularraren esparruan negozio-aukerak identifikatzeko eta enpresa-antolamenduaren barruan eredu zirkularrak finkatzeko gaitzea du helburu. Horretarako, prestakuntza plan zabala eta praktikoa diseinatu dute;. irakasleria hezkuntza zein enpresa mundutik etorriko da, eta bertako zein europar-nazioarteko esperientziak aurkeztuko dira.
Ekonomia Zirkularra interes handiko eremu bihurtu da azken urteotan. Alde batetik, Europako Batzordearen 2030erako lehentasuna da, eta honen adierazle da joan den martxoaren 11n, COVID-19ren krisialdiaren erdigunean, eta Europako Itun Berdearen paketearen barruan (“European Green Deal”), Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plan berria aurkeztu izana. Bestalde, gure industria-ingurunean gero eta enpresa gehiago ari dira aplikatzen edo aplikatu nahi dituzte epe laburrean eredu zirkularrak (ekodiseinua, zerbitizazioa, birmanufaktura, BZA, ingurumen-adierazpenak, etab.) hainbat sektoretan, hala nola automobilgintzan, garraio-ekipoetan, ekipo elektriko eta elektronikoetan, makina-erremintan, metalean, kimikan, eraikuntzan, nekazaritza eta basogintzan eta ingurumen-zerbitzuen azpisektorean.
Zufíare partaidetza master programa batean ez da bakarra AZTIn, izan ere fundazioko beste ikertzaile eta profesional batzuek ere parte hartu dute mundu mailako hainbat prestakuntza-programetan, hala nola Nafarroako Unibertsitateko Biodibertsitatearen, Paisaien eta Kudeaketa Jasangarriaren Masterra; Itsas Ingurunearen eta Baliabideen Europako Masterra (MER EMMC), Euskal Herriko Unibertsitateak, Southamptongo Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitate Batzordeak eta Liège-ko Unibertsitateak elkarrekin antolatua; MER masterra UPV/EHUk eta Bordeleko eta Southamptongo unibertsitateek antolatua; UPV/EHUko Nutrizio eta Osasun Masterra, UPV/EHUko Enologia Masterra; UPV/EHUko Material Aurreratuen Masterra; Valladolideko Unibertsitateko Elikagaien Kalitate, Garapen eta Berrikuntzako Unibertsitate Masterra; Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Masterra, besteak beste. Honi gehitu behar dizkiogu doktoregoko eta doktoretza-ondoko 20 proiektu inguru. Guzti honek berretsi egiten du fundazioak hezkuntzarekin, ikerketarekin eta ezagutzaren eskualdaketarekin duen konpromisoa, gizarte iraunkorrago bat lortzeko, bai eta gure lan-arloetako erakunde erreferentea izatea ere.
Aurrez izena emateko epea zabalik dago eta masterrari buruzko informazio guztia esteka honetan eskura daiteke.