AZTIk bideo-errezeta osasungarriak kaleratu ditu familiartean prestatzeko
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
- AZTIk bost bideo-errezeta aurkezten ditu, afari osasungarriak familiartean prestatzeko proposamenekin, EIT Fooden SCHOOL NETWORK proiektuaren barruan.
- Tatsuya Iwasaki sukaldaria eta lehen hezkuntzako umeen artean prestatutako errezetek esperientzia positiboa lortu nahi dute sukaldaritza osasungarriaren inguruan eta haurren gustuetan ohikoak ez diren osagaiak txertatuz.
Derio, 2020ko uzatilak 3.– AZTIk bost bideo kaleratu ditu non Tatsuya Iwasaki sukaldariak lehen hezkuntzako ikasleei afari osasuntsuen errezetak pausoz pauso egiten erakusten dien.
Bideo-errezetetan, osagaiez eta prestatzeko moduaz gain, informazio interesgarria dago, hala nola taula bat adinaren arabera gomendatutako zatiekin, prestatutako plateraren nutrizio-konposizioarekin eta osagai nagusiek emandako mantenugaien garrantziarekin. Gainera, egun horretan lehenago jandakoaren arabera egokia den adierazten da.
Ekimen honen bidez, haurrek beren janariak prestatzen parte hartzen duten heinean, normalean baztertzen dituzten elikagaiak -barazkiak eta arraina, esate baterako- probatzeko prestasun handiagoa izango dutela azpimarratu nahi da.
Errezetak EIT Foodek finantzatutako SCHOOL NETWORK proiektuaren esparruan garatutako hezkuntza-, sentsibilizazio- eta komunikazio-jardueretako bat da.
AZTIk, Varsoviako Unibertsitateak, Helsinkiko Unibertsitateak, Belfasteko Queen Unibertsitateak eta Grupo ANk garatutako proiektu honen helburu nagusia eskola-adineko haurren elikadura-ohiturak hobetzea da, elikadura osasuntsuaren garrantziari buruzko ikaskuntza modu dibertigarri eta entretenigarrian sustatuz.