AZTI, COVID-19aren osasun-alertarekin elikaduraren balio katearekin
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
Seguruenik historiko diren une hautan, AZTIn konpromisoz eta lanean jarraitzen dugu itsasoaren eta elikaduraren balio katearen erronka handiei erantzuteko.
Alarma egoeraren Errege Dekretua argitaratu baino lehen, eta kontuan hartuta elikaduraren balio katea funtsezko jarduera zela eta, muturreko egoeretan ere, mantendu egin behar zela, Ekonomiaren Garapeneko Sailaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzaren lidergopean, AZTIn:
- Elikagaien Hornidura Mantentzeko Estrategia definitu eta inplementatzeko lan egin da. Estrategia hori garatzeko, arriskuak aztertzeko eta horiekiko esposizioa minimizatzeko lehentasunezko ekintzak identifikatzeko metodologiari jarraitu zaio. Elikaduraren balio kate osoaren pertsona askoren ekarpenak hartu dira kontuan, elikagaien ekoizpen primariotik horien banaketaraino. Une hauetan, lanean jarraitzen dugu estrategia horretan definitutako ekintzak ezartzeko, eta estrategia etengabe berrikusten eta eguneratzen da, krisiaren bilakaeraren arabera.
- Identifikatutako arrisku nagusietako bat absentismoaren hazkundea izan zenez, COVID19aren aurreko Prebentzio eta Jarduketa Protokolo bat prestatu zen Eusko Jaurlaritzarentzat, arrantza ontzi, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi eta elikagaien industrietarako, zeina arrantza ontzi, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi eta elikagaien industrietako eragile guztien artean banatu baita. Protokolo hori bere egin dute beste erkidego autonomo batzuetan puntu guztietan, baita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan ere, eta erreferentziazko dokumentu bihurtu da sektorearentzat. Oinarrizko hainbat gomendio jasotzen ditu, hala nola: 1) pertsonen osasuna bermatzeko neurrien ezarpena; 2) birusaren zabalpenaren kontrola; 3) agintariek gomendatzen edo ezartzen diren neurri sozialen osagarria izatea; eta 4) jardueraren eta elikagaien horniduraren jarraipena bermatzea, biztanleriari oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emateko, bai eta ahalik eta lasterren normaltasunera bueltatzeko eta inpaktu ekonomiko larria ekiditeko beharrezkoa den erresilientzia ere. Halaber, AZTIk, pertsona talde bat eratu du protokoloa ezartzeko laguntza behar duten enpresei laguntzeko, hori guztia doan eta modu solidarioan.
- HORECA sektoreak hondoa jo duelarik, eguneroko jarraipena egiten ari da oinarrizko produktuen prezioen bilakaeraren inguruan, Euskadiko elikagaien sektore produktibo nagusietan gertatzen ari den inpaktu ekonomikoa kalkulatzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzari gomendioak emateko, elikaduraren hornidura bezain funtsezko jarduera baten garapenean, baina muturreko baldintzetan, egiazki gertatzen ari diren kalte horiek konpentsatzeko neurririk egokienak har daitezen, eta koronabirusaren ondorengo etapan jarduera sortzeko neurriak identifika daitezen.