Ozeanografia operazionala
Itsas prozesuak denbora errealean monitorizatzeko sistemak abian jarrita, eta lan hori itsasoak etorkizunean izango dituen portaerak aurreikusteko zenbakizko aplikazioekin osatuz, itsas eta kostaldeko ekonomiaren jarduera sektore guztien segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen laguntzen ari gara.
Itsasoaren eta kostaldearen portaerari behatzea eta nolakoa izango den iragartzea
Gainera, giza ekintzek ingurunean eragiten dituzten inpaktuen kudeaketa eta ebaluazio egokiago bat egiten eta ustekabeko ekintzen ondorioak arintzen ere laguntzen ari gara.
AZTIn, informazio ozeanikoa balioetsi eta itsasoan eta lehorrean erabakiak hartzeko erabil dadin ikertzen eta garatzen dugu, kostaldeko prozesuen konplexutasuna eta aldaketarako beharrezko egokitzapena kontuan hartuta.
Hiru ildotan dihardugu lanean:
Índice de contenidos
Behaketa Operazionala
Behaketa Operazionalaren bitartez kostaldea behatzeko sarea garatu nahi dugu, puntakoa eta plataforma zein diziplina anitzekoa, itsas ikerketarako azpiegitura bat finkatuz, ahalbidetuko duena behar beste informazio sortzea kostaldea, bertako baliabideak eta pertsonen jarduerak era iraunkorrean kudeatzeko.
AZTIn behaketa sistema berritzaileak garatzen eta inplementatzen lan egiten dugu. Gure soluzioak in situ, urrunekoak eta autonomoak dira, eta horrela handitu egiten dugu behatokiaren diziplina anitzeko gaitasuna, parametro fisikoak (tenperatura, gazitasuna, korronteak, olatuak, etab…), parametro kimiko edo biologikoak (pH, fluorometria, etab.) erantsiz.
Zenbakizko Modelizazioa
Zenbakizko modelizazioa erabiltzen dugu kasu jakin batzuetan itsasoaren eta kostaldearen portaera aztertzeko, etorkizuneko egoerak kudeatzeko eta aurreikusteko dugun gaitasuna hobetzeko helburuz.
Denbora errealeko simulazioetan eta epe laburreko iragarpenetan espezializatzen gara, gure behaketa sistemaren datuak gehituz, baina baita serie historikoak berreraikiz ere.
Aplikazio Operazionalak
Informazioaren eta sortutako zerbitzuen balioa handitzeko aukera ematen duten aplikazio operatiboetan lan egiten dugu, behaketa eta zenbakizko simulazioetan oinarrituta, kostako gizartearen beharrizanei aplikatzeko.
Ildo horretan, nabarmentzekoak dira aldaketa prozesuei edo muturreko gertaerei lotutako arriskuen kudeaketa, kostaldeko ingurumen kudeaketa eta itsas baliabideen ustiapen iraunkorra.