Analisi sentsoriala

Kontsumo eta erabilera lehentasunen arabera eraikitzen dugu, zentzumen-analisiaren bidez

Analisi sentsoriala funtsezko tresna bat da etorkizuneko elikagaien diseinuan, pertsona bakoitzaren premia nutrizional, sentsorial eta emozionaletara egokituta; alegia, garapen iraunkorrari begirako konpromisoa duten produktuen diseinuan. Laborategi sentsorial bat daukagu, analisi sentsorialak egiteko metodorik aurreratuenekin eta kontsumoaren esparruan azterketak egiteko tresna estatistikoekin.

Panelista adituekin lan egiten dugu, sukaldari eta kontsumitzaileen panelekin, enpresen premietara egokitutako azterketak eginez, kalitatearen, berrikuntzaren, merkataritzaren edo marketinaren esparruetan.

Gure lan ildoetan egiten duguna:

  • Produktuen profil sentsorialak definitzen ditugu.
  • Merkaturatu aurretik, produktuen onarpen maila aztertzen dugu.
  • Prestatzeko formulan edo teknologian aldaketa bat egiten badugu, horrek produktuaren kalitate sentsorialean izango duen eragina identifikatzen dugu, eta kontsumitzailea aldaketa horiekiko sentibera den aztertzen dugu.
  • Egiaztatzen dugu ea produktu batek betetzen dituen legediak kalitate sentsorialaren inguruan eskatzen dituen zehaztapenak, edo bezero batek definitutakoak, edo enpresa baten barne betekizunagatik definitutakoak.
  • Produktuaren ezaugarri sentsorialen bilakaera aztertzen dugu denbora errealean, kontserbazio baldintza jakin batzuetan (produktuaren bizitza sentsorial baliagarria).
  • Helburuko kontsumitzaileak produktuaren inguruan dituen harrera maila, lehentasunak eta erosteko asmoa neurtzen ditugu, bai aurrez aurreko azterketetan (AZTIko laborategietan edo etxeetara produktuak bidaliz), bai online.
  • Produktu mapak egiten ditugu, adituen eta kontsumitzaileen panelak gurutzatuz, produktuei buruzko lehentasunen aldagaiak identifikatuz eta merkatuko beste produktu batzuekin konparatuz.

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta