Adimen lehiakorra

Enpresa aldaketara, gainerakoetatik bereiztera eta negozio aukera berriak identifikatzera bideratzen dugu

Mugitzen garen ingurune konplexu eta aldakorrean, mundu zientifiko-teknologikoa enpresa-errealitatearekin eta aldaketa-ingurunearekin lotzen dugu, negozioan eta gizartean duen eraginaren ezagutza sortuz.

Adimen lehiakorreko jarduera bat gauzatzen dugu, ingurunean eta kontsumo ohituretan izaten diren aldaketei aurre egin ahal izateko. Kanpoko informazio garrantzitsua biltzen dugu, gure bezeroen lehia inguruneko mehatxuei eta aukerei aurrea hartzeko. Hala, merkatu hobiei eta negozio aukera berriei dagokienez balioa emango diegu.

Enpresa aldaketara, bereiztera eta negozio-aukera berriak identifikatzera bultzatzen dugu, honako hauek ahalbidetuko baitizkiote:

  • Ingurune aldakorrari erantzutea, gertaeretan eta datuetan oinarritutako erabaki estrategikoak hartuz eta ezagutza ondo kudeatuz.
  • Etorkizuneko egoerei aurrea hartzea.
  • Enpresaren produktuei/zerbitzuei balioa gehitzea.
  • Berrikuntza bultzatzea soluzio disruptiboen bidez.
  • Negozio-eredu berriak eta I+G+b proiektuak ezartzea.

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta