Merkatuaren eta kontsumitzaileen eskaerak ezagutzeko eta horiei aurrea hartzeko lan egiten dugu. Metodologia eta teknologia berriak erabiltzen ditugu, enpresa estrategia eta elikadura enpresen produktuak, zerbitzuak eta marketina berritzeko prozesuak definitzeko. Gure zerbitzuekin, enpresek areagotu egiten dute euren produktu eta zerbitzuen balioa eta bereizketa, kontsumitzailearekin konektatzen dute, eta, azken batean, modu bizkorrago, eraginkorrago eta iraunkorragoan berritzen dira, oraingo eskaerei erreparatuz eta etorkizunekoei aurrea hartuz.

análisis sensorial

Beste ikuspegi bat, hasieratik bertatik kontsumitzailearekin bat egiten duena, eta I+G+B modu eraginkor eta errentagarriagoan lantzeko baliagarria dena

Erabiltzailea edo kontsumitzailea ardatz hartuta, gaur-gaurko zein etorkizuneko eskaerei erantzuten diegu, joerei erreparatuz. Negozioaren adimen jardueraren bitartez, merkatu hobiak eta negozio aukerak identifikatzen ditugu. Eta hori guztia jakinaraziko diogu gure enpresari. Gure aditu teknikoarekin batera, enpresari lagunduko diogu merkatuaren premiekin bat datozen irtenbideak sortzeko bidean.

Adimen lehiakorra

Enpresa aldaketara, gainerakoetatik bereiztera eta negozio aukera berriak identifikatzera bideratzen dugu

Adimen lehiakorreko jarduera bat gauzatzen dugu, ingurunean eta kontsumo ohituretan izaten diren aldaketei aurre egin ahal izateko. Kanpoko informazio garrantzitsua biltzen dugu, gure bezeroen lehia inguruneko mehatxuei eta aukerei aurrea hartzeko. Hala, merkatu hobiei eta negozio aukera berriei dagokienez balioa emango diegu.

Zaintza teknologikoa

Informazio garrantzitsua monitorizatzen dugu, enpresak egunean egon daitezen

Ingurunea monitorizatuta edukitzeko prozesu antolatu eta iraunkorra daukagu, teknologiari, araudi eta legediei, produktuei zein merkatuari, lehiakideei eta bestelakoei dagokienez. Eta horiek eragina daukate produktua kontsumitzaileen nahietara egokitzeko. Informazio hori ezagutza bihurtzen dugu, gure bezeroek erabakiak hobeto har ditzaten.

Joerak identifikatzea eta berrikuntzan aplikatzea

Kontsumitzaileen premia eta igurikapenei dagokienez, egunean gaude

Elikaduran eragina duten oraingo eta etorkizuneko kontsumo joerak identifikatzeko, aztertzeko eta horiei jarraipena egiteko lana egiten dugu etengabe. Hala, kontsumitzaileen premia eta igurikapenei dagokienez, egunean gaude.

Enpresei ahalmena ematen diegu ezagutza hori aplikatu, eta kontsumitzaileen eskaerekin bat datozen irtenbide berritzaileak sor ditzaten.

Berrikuntza kolaboratzailea, erabiltzailearengandik hasita

Enpresak eta kontsumitzaileak berrikuntza kolaboratzaileko sorkuntza ekosistemetan txertatzen ditugu, irtenbideak emateko

Erabiltzailea (enpresa edota kontsumitzailea) I+G+B jardueraren hasieratik txertatzen dugu, berrikuntza bizkortzeko. Berrikuntza kolaboratzailea da, bizkorragoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa, erabiltzaileari irtenbideak ematen dizkiona.

Erabiltzaile sortzaileen komunitate bat daukagu, bai eta sorkuntzakidetzarako hainbat ekosistema ere.

Neuromarketina: kontsumitzailearen portaera ezagutzea

Elikagaiei lotutako sentipenetatik emozioetara

Elikaduran berritzen dugu, kontsumitzailearen kontsumo ohiturak, lehentasunak, premiak eta igurikapenak identifikatuz, ikerketa teknika kualitatiboekin lan eginez (focusgroup, bakarkako elkarrizketak edo taldekoak) eta teknika kuantitatiboekin lan eginez (kontsumitzaileekin egindako azterketak: aurrez aurreko komunitateak edo online komunitateak).

Emozioek rol erabakigarria jokatzen dute erosteko erabakiari dagokionez. Kontsumitzaileek produktu edo marka bat aukeratzen dutenean sentimenduak nola integratzen dituzten ulertzea oso informazio baliagarria da enpresentzat, eta, zehazki, marketin eta I+G+Bko departamentuentzat.

Elikagaiei lotutako emozioak testuinguruan kokatu eta identifikatzen ditugu, neuromarketineko punta-puntako tresnak eta teknologiak erabiliz, hala nola eye tracking eta aurpegiera, haurrengan arreta berezia jarrita.

AZTIn elikaduraren sektorearekin batera dihardugu produktu edo zerbitzu berrien prototipoen garapen kontzeptualean, bai eta marketin eta komunikazio kanpainen berrikuntzaren eta eraginkortasunaren inguruan ere.

Analisi sentsoriala: azterketak kontsumitzaileekin

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen lehentasunetatik abiatuta eraikitzen dugu

Analisi sentsoriala funtsezko tresna bat da etorkizuneko elikagaien diseinuan, pertsona bakoitzaren premia nutrizional, sentsorial eta emozionaletara egokituta; alegia, garapen iraunkorrari begirako konpromisoa duten produktuen diseinuan. Laborategi sentsorial bat daukagu, analisi sentsorialak egiteko metodorik aurreratuenekin eta kontsumoaren esparruan azterketak egiteko tresna estatistikoekin.

Panelista adituekin lan egiten dugu, sukaldari eta kontsumitzaileen panelekin, enpresen premietara egokitutako azterketak eginez, kalitatearen, berrikuntzaren, merkataritzaren edo marketinaren esparruetan.

Gure lan ildoetan egiten duguna:

  • Produktuen profil sentsorialak definitzen ditugu.
  • Merkaturatu aurretik, produktuen onarpen maila aztertzen dugu.
  • Prestatzeko formulan edo teknologian aldaketa bat egiten badugu, horrek produktuaren kalitate sentsorialean izango duen eragina identifikatzen dugu, eta kontsumitzailea aldaketa horiekiko sentibera den aztertzen dugu.
  • Egiaztatzen dugu ea produktu batek betetzen dituen legediak kalitate sentsorialaren inguruan eskatzen dituen zehaztapenak, edo bezero batek definitutakoak, edo enpresa baten barne betekizunagatik definitutakoak.
  • Produktuaren ezaugarri sentsorialen bilakaera aztertzen dugu denbora errealean, kontserbazio baldintza jakin batzuetan (produktuaren bizitza sentsorial baliagarria).
  • Helburuko kontsumitzaileak produktuaren inguruan dituen harrera maila, lehentasunak eta erosteko asmoa neurtzen ditugu, bai aurrez aurreko azterketetan (AZTIko laborategietan edo etxeetara produktuak bidaliz), bai online.
  • Produktu mapak egiten ditugu, adituen eta kontsumitzaileen panelak gurutzatuz, produktuei buruzko lehentasunen aldagaiak identifikatuz eta merkatuko beste produktu batzuekin konparatuz.

Interesatzen zaizu? Eskatu informazio gehiago

    Izen-abizenak*

    Enpresa*

    Kargua*

    Herrialdea

    Telefonoa*

    Email*

    Kontsultaren gaia (adibidez, proiektua edo zerbitzua)*

    Kontsulta