Agour eta AZTIk bat egin dute FoodTech sektorean berrikuntza sustatzeko
Azken berriak
AZTIk lehen aldiz markatu du marrazo muturluze bat Bizkaiko golkoan, hura kontserbatzen lagunduko duen proiektu baten esparruan
AZTIk Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria jaso du Ramón Rubial XVII. Sarietan
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
- Zentro teknologikoak eta ipar Euskal Herriko gaztandegiak Agour Hazitegia sortu dute; startup haztegia izatea eta Euskadiko eta Iparraldeko FoodTech industrian berrikuntza sustatzea helburu duen gune berri bat.
- Proiektua maiatzaren 17an aurkeztu zen Food 4 Future-Expo FoodTech nazioarteko azokan, Bilboko Bilbao Exhibition Center-en (BEC!).
Derio, 2022ko maiatzaren 24a– FoodTech startup kopuruaren hazkundea iraultza bat eragiten ari da elikagaien eta edarien industrian, funtsezko zutabea munduko ekonomiarentzat. Research and Markets-ek argitaratu berri duen txosten baten arabera, goranzko joera hori 250 bilioi dolarretik gorakoa izango da 2022an.
Testuinguru honetan, iparraldeko Agour gaztandegiak eta AZTI zentro teknologikoak indarrak batu dituzte Agour Hazitegia sortzeko, Euskadiko eta Iparraldeko FoodTech sektorean ideia berritzaileak bultzatzeko asmoz enpresa emergenteak eta ekintzaileak konektatzeko helburua duen ekintzailetza-hub bat.
Agourrek eta AZTIk lortutako akordioa lau urtez egongo da indarrean eta ekintzailetza korporatiboko modu berri bat proposatzen du, enpresek talentua, negozio-eredu berriak eta teknologia erakar ditzaten ekintzaileekin eta startupekin konektatuz.
Rogelio Pozo AZTIko CEOak azpimarratu duenez, “Horrelako aliantzak funtsezkoak dira ezagutza negozio-aukera bihurtzeko eta emaitzak ehun industrialera transferitzeko”.
Startupen haztegi berri honek ko-kreaziorako gune gisa balioko du, eta berrikuntza irekiko deialdiak sustatuko ditu industriak eskatzen dituen erronkei erantzuteko.
Índice de contenidos
Footech sekoreko abangoardia teknologikoan
Lankidetza honen bidez, bi eragileek sektoreko abangoardia teknologikoan kokatu nahi dituzte Euskadi eta Iparraldea, enpresa-sustapenaren, eskualde-egonkortasunaren, inbertsioaren eta talentu-atxikipenaren bitartez.
Peio Etxeleku Agourreko lehendakariak azaldu duenez, “Gure lurraldearen eta gastronomiaren hazkundea eta balorizazioa gure enpresa-estrategiaren funtsezko ardatzak dira, eta Agour Hazitegia ideia hori oso presente duelarik sortu da”.
Zentzu horretan, eta akordioaren parte bezala, AZTIk Iparraldeko enpresaren esku jarriko ditu bere adituek elikagaien industriaren balio-kate osoan duten ezagutza eta bere instalazioak. Honi esker, proiektuan parte hartzen duten ekintzaileek eta startupek beren soluzioen prototipoak disenatu ahal izango dituzte.
Agour Hazitegia ekimena joan den maiatzaren 17an aurkeztu zen Bilbon, Food 4 Future-Expo FoodTech azokan. Azoka hau Bilbao Exhibition Centren (BEC!) egin zen, eta bertan izan ziren Peio Etxeleku, Agourreko presidentea; Bittor Oroz, AZTIko presidentea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea, eta Rogelio Pozo, AZTIko zuzendaria.
AGOUR HAZITEGIAri buruz
Agour Hazitegia inkubagailu bat da, eta eskaintza zehatz eta praktikoa etorkizuneko nekazaritzako elikagaien startup-entzat.
Ostatu eta mentoring irtenbide bat da, AGOUR etxeko diziplina anitzeko taldeak lagunduta.
AGOURen barruan, HAZITEGIAk honako aukera hauek emango dizkie enpresei eta startup-ei:
- Instalazio moderno eta konektatuetan instalatzea
- AGOUReko taldeak duen esperientziaz baliatzea: produktuak garatzeko /Enbalajea/Kalitatea/Legezkoa/Finantzak/Merkaturatzea/Marketing mix-a…
- Produktuen probak egitea AGOURen salmenta-puntuetan
- Mugaz gaindiko euskal nekazaritzako elikagaien talde batean parte hartzea, Frantzia/Espainiako merkatuetan finkatua, baina baita beste herrialde batzuetan ere (Europa, Amerika, Asia eta Ozeania).
- Hitzaldi tematikoetara joatea (joerak, teknikak, inspirazioa, sormena, etab.)
- 4 hizkuntzatan (frantsesa, gaztelania, euskara eta ingelesa ) jardun talde multikultural batekin