Loading Events
logo-world-maritime-week

World Maritime Week itsas industria globaleko eragile nagusien arteko topagunea da. Itsas Foro honek industriako profesionalak biltzen ditu bi urtean behin, nazioarteko aliantzak ezarri, informazioa partekatu eta sektorearen erronka berriei heltzeko helburuarekin.

World Maritime Week 2025 BECen (Barakaldo) 2025eko martxoaren 19tik 21era bitartean egingo da, eta, besteak beste, Sinaval-Eurofishing arrantza-biltzarra izango du. Ekitaldi profesional honetan, ontzigintza-, itsas, portu- eta arrantza-sektoreetako enpresa nazionalak eta nazioartekoak bilduko dira, beren azken produktuak eta zerbitzuak aurkezteko.

Sinaval-Eurofishing-ek erakusketa eta merkataritzarako plataforma bat eskaintzen die industriako profesionalei, hitzaldi, kongresu eta mintegiekin osatua. Aurtengo edizioan, hauek izango dira aukeratutako gaiak: ekonomia urdina garapen jasangarrirako, eraldaketa digitala berrikuntza teknologikoa bultzatzeko, itsas sektorearen deskarbonizazioa eta Europako itsas industriaren lehiakortasuna nazioarteko merkatuan.

AZTI bertan izango da arrantza-ontzidien deskarbonizazioa arrantza jasangarriago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiteko aukera gisa aurkezten dela erakusteko.