TROPLAS
Plastikoak irensteak merkataritza-arrantzako espezieetan duen eragin trofikoaren ebaluazioa
Testuingurua
Plastikoek eragindako kutsadurak, kezka handia sortu du mundo osoan, itsas ekosistementzako izugarrizko mehatxua baitira. Horrek, kezka sortu du mundu osoan, hori dela eta, itsasoko zaborrak lehentasun bihurtu dira Europako eta tokiko politiketan. Egoera horrek prebentzio- eta arintze-neurriak garatzea eta ezartzea eskatzen du, inpaktua minimizatzeko.
Plastikoek eragindako kutsaduraren ondorio ugarien artean, gehien nabarmentzen dena itsas faunak nahigabe mikroplastikoak jatea da, hauek elikadurarekin oso nahasiak izanik erraz erratzen direlako. Mikroplastikoek eragiten duten kutsaduraren artean eragin fisikoa larria izan daiteke, hala nola, ahuleziak edo asfixiak eragindako heriotza. Hala ere, esposizio horrek biotan dituen ondorio kimikoak oraindik ez dira oso ezagunak, Gago et al. (2020). Testuinguru horretan, beharrezkoa da ikerketa sakon bat egitea problematika horri ikuspegi zientifiko batetik heltzeko.
Helburuak
Proiektuaren helburu nagusia da EAEn interes komertziala duten espezie demersaletan mikroplastikoak istripuz hartzeak duen eragina zehaztea, baita dietarekin izan dezakeen harremana eta egoera biologikoan izan ditzakeen ondorioak ere.
Proiektuaren helburu espezifiko gisa, honako hauek planteatzen dira:
1. Arrain komertzialen espezieek irentsitako plastikoak kuantifikatzea eta sailkatzea, haien dieta ezaugarritzea eta bien arteko balizko harremana aztertzea. Horretarako, legatzaren eta zehaztu beharreko beste 2-3 espezieren urdail-kopuru esanguratsua aztertzea aurreikusten da, hondoko arrasteetatik lortutako harrapaketen arabera. Urdailak SUMIDEROS proiektuan jasotako laginen bidez lortuko dira. Proiektu horren helburua euskal kostaldeko hondoko zaborrak aztertzea da.
2. Urdailetan aurkitutako plastikoaren karakterizazioa, polimero motak metodo analitikoen bidez (FTIR, HPLC-MS…) aztertu eta tamainaren, formaren eta kolorearen araberako sailkapena egitea da.
3. Aztertutako espezieetan plastikoak hartzeak eragin ditzakeen aldagai biologikoak identifikatzea (adibidez: baldintza-faktorea, gaixotasunen indizea, parasitoek barne-organoetan duten eragina, etab.).
Espero den inpaktua
Proiektu honek baliozko ezagutza emango du zabor plastikoen eta interes komertzialeko itsas espezieen arteko elkarrekintzari buruz, oraindik gutxi aztertutako eremua baita. Lortutako emaitzen integrazioari esker, plastikoek ingurumenean duten eragina ebaluatu ahal izango da, ikuspegi biologiko batetik. Gainera, emaitzek Europako Itsas Estrategiaren Esparru Zuzentarauak ezarritako helburuak betetzen lagunduko dute, bereziki itsas zaborrekin lotutako 10. deskribapenean ezarritakoak.
Iraupena |
2024-2025 |
Finantzaketa |
Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA) |