FAGOSASUN
Kontsumitzailearen osasuna babestea, elikagai-jatorriko patogenoak kontrolatzeko bakteriofagoak erabiliz.
Testuingurua eta beharrak
Listeria monocytogenes da osasun publikorako eta munduko garapen sozioekonomikorako garrantzi handiena duten elikagaiek transmititzen duten patogenoa, listeriosiaren arduraduna delako, Europako bost gaixotasun zoonotiko ohikoenetako bat, eta mundu osoan larriena, heriotza-tasa handia duelako.
Azken urteotan baieztatutako kasuen kopuruak gora egin du, eta horrek kezka handia sortzen du osasun publikoaren sektorean eta elikagaien industrian. Gainera, klima-aldaketak eta berotze globalak patogeno horren hazkundea eta prebalentzia bultzatzen dute elikagaiak eraldatzeko eta prozesatzeko instalazioetan. Hori dela eta, elikagaien industriak Listeriaren aurkako estrategia berriak ezartzea eskatzen du, eraginkorrak, seguruak eta lehendik daudenen osagarriak, patogeno horren agerpena minimizatzeko elikagaien ekoizpen-katean.
Emandako soluzioa
Gaur egun nekazaritzako elikagaien industrian eskuragarri dauden kontserbazio-, deskontaminazio-, desinfekzio- eta/edo higienizazio-sistemen estrategia alternatibo edo osagarri gisa bakteriofagoak (fagoak) erabiltzeak potentzial handia erakusten du patogeno horren kontrol biologikorako (biokontrola) elikagaiak prozesatzen diren ingurunean eta azken elikagaian, kontsumitzaileentzako babes-maila handia bermatzeko.
FAGOSASUN proiektuak soluzio berritzaile eta natural baten aplikazioa optimizatu eta baliozkotuko du, L. monocytogenes-en aurkako berariazko fagoen konbinazioan oinarrituta, hainbat elikagaitan. Elikagaien industriekin, garatutako soluzioaren azken erabiltzaile izan daitezkeenekin, eta bakteriofagoetan oinarritutako produktuen garapenean espezializatutako industria bioteknologiko batekin elkarlanean arituz, proiektu honek ezagutza berria sortu eta transmitituko du biokontroleko tresna berritzaile hori modu seguru eta eraginkorrean erabiltzeko moduari buruz, elikagaien segurtasuna bermatzeko eta kontsumitzailearen osasuna babesteko.ç
Helburuak
Proiektu honen helburu orokorra elikagai seguruetarako sarbidea erraztea da, jatorri naturaleko bakteriofagoen erabileran oinarritutako tresna bioteknologiko berritzaile bat garatuz eta baliozkoduz, elikagaien industrianListeria monocytogenes eraginkortasunez kontrolatzeko. Horrela, patogeno horrek eragindako elikadura-zoonosiaren arriskua eta osasun publikorako eta elikagaien industriarako lotutako galera ekonomiko handiak murrizten lagunduko da.
Iraupena |
2023-2025 |
Finantzaketa |
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektu hau, 2023ko Teknologia Transferentzia Programaren barruan |